Bertsio Gaua Gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko
Beasaingo Gaztetxeak sei urte bete zituen abuztuaren 22an, eta azken hilabeteetan hainbat ekitaldi egin dituzte urteurrena ospatzeko. Larunbatean ordea, orain arte egindakoen artean “herrikoiena” egingo dute. Egun osoko jaialdia antolatu dute etzirako Beasaingo Gaztetxeko kideek. Babarrun jana eginez hasiko dute eguna eta bazkal ostean Julen Agirre, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal bertsolariek saioa egingo dute. Dani eta Peio trikitilariak ere Gaztetxean izango dira, giroa oraindik gehiago alaitzen. Bazkarirako txartelak 5 euroan daude salgai Arrano, Pott, Hiruki eta Irizar Etxea tabernetan. Trikitilarien saioaren ondoren, musikak jarraituko du protagonismoa izatean, jada ohikoa den moduan aurten ere Bertsio Gaua egingo baitute herriko taldeek, etzi iluntzean hasi eta igande goizaldera arte. Herriko 13 taldek parte hartuko dute aurten, batzuk bereziki egun honetarako sortu diren taldeak izango dira gainera. Txokolate muffins, Deloria, Brutal calling, Burusoil, Toy story, Pin pon ostion, Otherside, Bagabundo, La barba de Xikario, V4 de hora, Bortitzak, Txirri, Marra eta Tripiketon eta Leña en Masculino taldeek launa abesti joko dituzte, 20:00etan hasita. Kontzertuen ondoren Dj Pi eta Dj Marian herriko dj ezagunek jarritako musikarekin jarraituko du festak, rock&roll-arekin hasi eta musika elektronikoarekin amaituz. Kontzerturako sarrera hiru euro kostako da eta sarrerekin lortutako dirua Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimenduan parte hartu duten kideei [...]
Beasaingo Gaztetxeak sei urte bete zituen abuztuaren 22an, eta azken hilabeteetan hainbat ekitaldi egin dituzte urteurrena ospatzeko. Larunbatean ordea, orain arte egindakoen artean “herrikoiena” egingo dute. Egun osoko jaialdia antolatu dute etzirako Beasaingo Gaztetxeko kideek. Babarrun jana eginez hasiko dute eguna eta bazkal ostean Julen Agirre, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal bertsolariek saioa egingo dute. Dani eta Peio trikitilariak ere Gaztetxean izango dira, giroa oraindik gehiago alaitzen. Bazkarirako txartelak 5 euroan daude salgai Arrano, Pott, Hiruki eta Irizar Etxea tabernetan.
Trikitilarien saioaren ondoren, musikak jarraituko du protagonismoa izatean, jada ohikoa den moduan aurten ere Bertsio Gaua egingo baitute herriko taldeek, etzi iluntzean hasi eta igande goizaldera arte. Herriko 13 taldek parte hartuko dute aurten, batzuk bereziki egun honetarako sortu diren taldeak izango dira gainera. Txokolate muffins, Deloria, Brutal calling, Burusoil, Toy story, Pin pon ostion, Otherside, Bagabundo, La barba de Xikario, V4 de hora, Bortitzak, Txirri, Marra eta Tripiketon eta Leña en Masculino taldeek launa abesti joko dituzte, 20:00etan hasita. Kontzertuen ondoren Dj Pi eta Dj Marian herriko dj ezagunek jarritako musikarekin jarraituko du festak, rock&roll-arekin hasi eta musika elektronikoarekin amaituz.
Kontzerturako sarrera hiru euro kostako da eta sarrerekin lortutako dirua Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimenduan parte hartu duten kideei jarritako hainbat isun ordaintzeko erabiliko da.