Urretxuko eta Zumarragako gizon proba taldeko kideak atzo, Euskadi plazan
Zumarragako taldeak irabazi zuen atzoko gizon proba Urretxuko taldearen kontra. Zumarragak hemeretzi plaza bete zituen eta Urretxuk hamazazpi. Egunak eman zuen albisterik nabarmenena, hala ere, bi taldeen desegitea izan zen. Entrenamenduak utzi eta probak egiteari utziko diote. Inor ez zen erabakia behin betikoa dela esatera ausartu, baina “momentuz” Urretxuko eta Zumarragako probalariek entrenamenduak etengo dituzte. Emakumezkoen taldeak jarraitu egingo du.
Plazako zorua lehorra zegoela eta harria heldu egiten zela esan zuten probalariek
Erabaki hau hartzerakoan bi izan dira arrazoi nagusiak Jose Fernandez
Txarroren arabera “probalariek denbora gehiegirik ez dute, zaila da entrenamenduetarako elkartzea, lana dute, familia dute. Musutruk egiten dute lan eta horrek ere eragozpenak sortu izan dizkigu”. Urretxuko botilero Asier Prietok berretsi egin zuen Fernandezek esandakoa “astirik ez dute eta kirol honek esfortzu handia eskatzen du”.
1.700 kiloko harria tiratu zuten atzo probalariek Zumarragako Euskadi plazan. Horretarako 200 kiloko egitura batera lotu ziren. Plazan ikusmira sortu zuen lehiak eta ikusleek azkenera arte animatu zituzten kirolariak. Plaza ez zegoen erraz. Harria heldu egiten zen, zorua lehor zegoen, hotz, eta harria tiratzea zaila zela esan zuten probalariek eta botileroek.