“Kilo bat” kanpaina Benin-en alde
Beasaingo La Salle ikastetxean “Kilo bat” kanpaina egin dute abenduan. Benin-era (Afika) bidaliko dituzte ikastetxean bildutako elikagaiak, otsailean Herriak Elkarlanean erakundeak bidaliko duen edukiontzian. Urtero egiten dute Gabonen ing...
Beasaingo La Salle ikastetxean “Kilo bat” kanpaina egin dute abenduan. Benin-era (Afika) bidaliko dituzte ikastetxean bildutako elikagaiak, otsailean Herriak Elkarlanean erakundeak bidaliko duen edukiontzian. Urtero egiten dute Gabonen inguruan kanpaina solidarioa La Sallen, beti Herriak Elkarlanean erakundeak martxan jarritako proiektuarekin bat eginez.
Helburua ikasle bakoitzak kilo bat elikagai ematea izan da, eta hala, 600 kilo inguru bildu dituzte. Baldintza bakarra galtzen ez diren produktuak ematea izan da. Mikel Garcia irakasleak zehaztu duenez, atun poteak, lekariak, arroza, olioa… bildu dute. Ikasturtea hasi zenetik ari dira Benin ezagutzen, eta hala, gehien behar dituzten produktuak bidaltzeko aukera egin dute La Sallen. Besteak beste, Benin non dagoen, zein arazo dituen eta izan dituen, behar nagusienak zein diren… ikasteko eta ikusteko aukera izan dute ikasleek, eta Gabonetako oporren ondoren Herriak Elkarlanean erakundeak egindako erakusketa jarriko dute ikastetxean.