Idiazabalgo Bertso Taldeak antolatuta bertso jaialdia egingo dute abenduaren 30ean, ostegunean, Guraso Elkartean 22:30ean. Aitor Sarriegi, Joxe Munduate, Iban Urdangarin, Ainhoa Mujika, Gorka Maiz eta Iker Zubeldia bertsolarien ateraldiak entzuteko auk...
Bihar izango da aurtengo “Gau laburra”, Beasaingo Goieniz zine klubak urtero antolatzen duen film laburren jaialdia. 21:00etatik aurrera, Euskal Herrian ekoitzitako film laburrik esanguratsuenak ikusi ahalko dira Usurbe antzokian. Guztira ...
Horretaz gainera, kirol azpiegiturak, Giltzagune proiektua, kreditua aldaketak eta Gernikako Arbola plazan egin beharreko lanak izan zituzten hizpide herenegungo Osoko Bilkuran Urretxun.
Urritik abendura bitartean, Zumarragako eta Urretxuko hainbat merkatarik mintzalaguna ekimenean hartu dute parte, pasa den astean egin zuten aurtengo azken saioa,...
Ormaiztegiko parrokiko boluntarioek, bidezko merkataritza denda ireki zuten asteartean Ormaiztegin. Herriak Elkarlanean Gobernuz Kanpoko Erakundeak egindako erakusketa ere jarri zuten. Bata zein bestea, hiru egunetarako ipini dituzte eta beraz, dendan erosketak egin nahi dituenak zein erakusketa ikusi nahi duenak, bihar izango du horretarako azken eguna. Gai horiekiko kontzietzia ordea, ez da egun batetik bestera sortu Ormaiztegin. Duela bost bat urte katekesian zebiltzan haurrekin misioei buruzko gaia landu zuten herrian: zer den misioa, zein lan egiten duten misiolariek… izan zituzten hizpide. Gai horren inguruan hausnarketa egin eta gero, haurrek garapen bidean dauden herrialdeetako pertsonei laguntzeko zerbait egin nahi zutela eta, tonbola bat egiteko erabakia hartu zuten. Umeek etxean zituzten jostailuak, liburuak, apaingarriak , arropak… eraman zituzten eta horrela antolatu zuten tonbola. Bertan ateratako dirua Elizbarrutiko Misio ordezkaritzari eman zioten. Ormaiztegiko parrokiko boluntarioek jakitera eman dutenez, «lan asko egin genuen denok, baina batez ere, haurrek gai hauen inguruan hausnartzea jarri genuen helburu bezala, eta uste dugu fruitu onak eman zituela». Handik urte batera, parrokian zebiltzan gazteekin, hamaseitik hemezortzi urtera bitartekoekin, dirua eta eskolako materiala (arkatzak, zorrozkailuak, borragomak eta koadernoak) bildu zituzten, Elizbarrutiko Misioen bitartez Haitiko Jacmel herrira bidaltzeko. Ormaiztegiko parrokiko boluntarioek aipatu dutenez, beti izan dituzte bi ekintza horiek gogoan «oso positiboa [...]
Giro eguzkitsua lagun, ehunka lagun elkartuko ditu gaur Ordizian Eguberrietako aparteko azokak. Beti-Alai pilotalekuan oilo, oilar eta antzarak zeuden ikusgai, atarian txekor, ahuntz eta astoak, eta Garagartza Plazan berriz, Errege sagarraren sariketa izan da. Gabiriako lau ekoizlek jaso dute aipamen berezia. Urdaneta eta Santa Maria kaleetan, berriz, txerriki, ahateki eta gozoak erosteko aukera izan da. Bestelako jarduerak ere ikusi ahal izan dira. Ezker abertzaleko eta EAko kideak Gernikako Akordioaren esku-orria banatzen aritu dira, Ordizian elkartekoak poltsa berrerabilgarriak, eta elkartasunak ere ez du hutsik egin aurtengoan; presoen alde mariskada –6659 da zenbaki saritua eta 9888 ordezkoa– eta arkumea –2002 da zenbaki saritua eta 3330 ordezkoa– zozkatu dituzte, eta Karlos Ibarrondo elorrioarrak erretako 108 kiloko txerria pintxotan saldu dute, dirua Caritasi emateko. Ordiziako Udalak, bestalde, 500k saria banatu du gaur aurreneko aldiz. Asteazkeneroko azokan postua duen Edurne Jauregi baliarraindarrak, eta Ttipi-Ttapa eta Farmaetxe dendetako ordezkariek jaso dute saria.
Ostegun honetan jokatuko da txapelketa Ispilla eta Aldiri kiroldegietan, 10 talderen parte hartzearekin.