Ampo Ordizia nagusi El Salvadorren aurka
Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du gaur eguerdian Altamiran El Salvadorren aurka jokatu duen norgehiagokan, Phil Huxfordek azken minutuan egindako entsegu bati esker (24-19). Partida gogorra izan da, eta oso orekatua. Ordizia jarri da aurretik, eta hala joan da atsedenaldira, baina handik bueltan El Salvador erasokor zelairatu da, eta bigarren zati ia guztian izan da markagailuan aurretik, aurrelari oso indartsuak dituela argi utziz. Baina partidaren hondarrean Huxfordek egindako korrikaldi batek eman dio garaipena Ordiziari. Balentria hor dago, baina hurrengo partidan ere pentsatu beharra dago, Ampo Ordiziak liga irabazteko itxaropenari azken ordura arte eutsi nahi baitio. Laugarrena da taulan, 41 punturekin, baina La Vilak (56) eta Gernikak (42) baino partida bat gutxiago jokatu du, eta El Salvadorrek (46) bi partida gehiagorekin dago. Bost partida falta dira oraindik liga bukatzeko -Ordiziari sei, Cajasol Cienciasen aurka atzeratutakoa-, egutegia alde dute Axio Arañaren mutilek, eta La Vilak noiz huts egingo egon beharko badute ere, haien lana ondo eginez gero goi-goian buka dezaketela badakite. Gaur zortzi, Cau Valencia azken sailkatua hartuko du Ordiziak Altamiran.
Ampo Ordiziako jokalariak, partidaren ondoren.
Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du gaur eguerdian Altamiran El Salvadorren aurka jokatu duen norgehiagokan, Phil Huxfordek azken minutuan egindako entsegu bati esker (24-19). Partida gogorra izan da, eta oso orekatua. Ordizia jarri da aurretik, eta hala joan da atsedenaldira, baina handik bueltan El Salvador erasokor zelairatu da, eta bigarren zati ia guztian izan da markagailuan aurretik, aurrelari oso indartsuak dituela argi utziz. Baina partidaren hondarrean Huxfordek egindako korrikaldi batek eman dio garaipena Ordiziari.
Balentria hor dago, baina hurrengo partidan ere pentsatu beharra dago, Ampo Ordiziak liga irabazteko itxaropenari azken ordura arte eutsi nahi baitio. Laugarrena da taulan, 41 punturekin, baina La Vilak (56) eta Gernikak (42) baino partida bat gutxiago jokatu du, eta El Salvadorrek (46) bi partida gehiagorekin dago. Bost partida falta dira oraindik liga bukatzeko -Ordiziari sei, Cajasol Cienciasen aurka atzeratutakoa-, egutegia alde dute Axio Arañaren mutilek, eta La Vilak noiz huts egingo egon beharko badute ere, haien lana ondo eginez gero goi-goian buka dezaketela badakite. Gaur zortzi, Cau Valencia azken sailkatua hartuko du Ordiziak Altamiran.