Gipuzkoako 200 bat ikaslek parte hartuko dute Goierri Garaiko 14. krosean
Berritasun gisa atleta federatuek eta
popularrek proban parte hartzeko aukera izango dute igandean.
Datorren igandean, goizeko hamaiketatik aurrera urteko lehenengo kirol hitzordua izango da Zumarragako Argixao zelaian. Goierri Garaia atletismo taldeak antolatutako 14. ikasleen krosa izango da bertan. Gipuzkoako toki ezberdinetatik etorriko dira atleta gazteak eta berrehun bat inguru bilduko direla dute antolatzaileek.
Eskola kiroletako egutegian sartutako krosa da eta benjaminetatik senior kategoriara arteko ikasleak lehiatuko dira Argixaon, zortzi urtetatik hamabost urtera arteko ikasleak, hain zuzen. Berritasun gisa, federatu eta herriko atletei korrika egiteko aukera emango diete. Benjaminen mailan Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko ikasleek bakarrik hartuko dute parte, Gipuzkoako Federazioak mugak jartzen baititu. Gainontzeko mailetan Gipuzkoa osotik etorritako ikasleek hartuko dute parte.
Probak goizeko hamaiketan hasiko dira eta bertako ikasleek ordu erdi lehenago izena eman ahal izango dute Argixaon bertan.