Etzi bilduko da euskarazko irakurle taldea Urretxun
Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2010-2011 ikasturteko laugarren bilkura egingo du bihar, arratsaldeko zazpiretan. Bilkura hau Urretxuko liburutegian, taldeentzat egokitu duten gela batean izango da.
Bilkura horretan Iban Zalduaren Ipuinak, Antologia bat liburua izango da aztergai.Hamabost lagun inguruko taldea elkartzen da hilabetero, baina saioak interesa duten guztientzat irekita daude. Gorka Azkarate da taldeko gidaria eta ekimena Urretxu eta Zumarragako udal euskaltegiaren eta bi udalen babesarekin antolatu da. Antolatzaileek azaldu dutenez, «liburuaren inguruan solastuko direnez, beti ere hobeto liburua irakurrita eramatea, baina bestela ere ateak irekita daude edonorentzat». Ikasturtean zehar, zenbait idazlek hartuko dute parte saioetan.
Gaztelaniazko irakurle taldea urtarrlaren 31n bilduko da, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Mi vida como hombre liburua landuko dute.