Gabonetako adornuak kentzen ari zen garabi-kamioi bat irauli egin da gaur eguerdian Urretxun. 15:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Labeaga kalean. Bi langile ari ziren lanean istripua gertatu denean, baina informazio iturrien arabera, ez dute minik hartu. Garabiak farola bat puskatu du erortzean. Suhitzaileak etorri, eta kamioia ondo jartzea lortu dute.
Argazkiak Gotzon Aranbururenak dira.