Emakume alargunek hitzaldia emango dute Ordizian hilaren 18an
Euskal Herriko Alargunen Federazioko kideek hitzaldia emango dute hilaren 18an Ordiziako Barrena kultur etxean, 18:30ean. Elkarte horrek 30 urte baino gehiago daramatza lanean emakume alargunen eta haien ingurukoen eskubideen alde. EAEn 13 elkarte daud...
Euskal Herriko Alargunen Federazioko kideek hitzaldia emango dute hilaren 18an Ordiziako Barrena kultur etxean, 18:30ean. Elkarte horrek 30 urte baino gehiago daramatza lanean emakume alargunen eta haien ingurukoen eskubideen alde. EAEn 13 elkarte daude, horietako bi Gipuzkoan: bat Donostian eta beste Eibarren.
Emakume alargunen elkarteak oinarrizko bi eginkizun betetzen ditu: alde batetik, beraien egoitzatara ailegatzen diren emakume alargunak maila legal, afektibo, hunkikor, psikologiko eta soziala bermatzea, eta bestetik, emakume alargunen egoera hobetzeko erreibindikazioak egitea.