Etxeko hirugarren partida segidan jokatuko du Ampo Ordiziak igandean
Ampo Ordiziak hirugarren partida jarraian jokatuko du igandean Altamira zelaian. Sanitas Alcobendas talde madrildarraren aurka neurtuko dituzte indarrak Axio Arañak eta Jim Dixonek zuzentzen dituzte mutilek. Bientzako da garrantzia handiko partida. Or...
Ampo Ordiziak hirugarren partida jarraian jokatuko du igandean Altamira zelaian. Sanitas Alcobendas talde madrildarraren aurka neurtuko dituzte indarrak Axio Arañak eta Jim Dixonek zuzentzen dituzte mutilek. Bientzako da garrantzia handiko partida. Ordiziak irabazi egin beharreko dauka La Vilaren arrastoa ez galtzeko, eta Alcobendasek ere puntuak behar ditu beheko postuetatik aldentzeko. Partida 12:00etan da.
Axio Araña entrenatzaileak partida “gogorra” espero du, espainiarrak aurrealde “sendo eta zaildua” dutelako, eta erabakigarriak diren hiruzpalau jokalari dituztelako. Ordiziarrek betiko jokoa egingo dute, intentsitatea eta kontzentrazioa joko biziarekin uztartuz. Luzerako min hartuta dauden jokalariez gain, Aitzol Idiakez eta Thomas Hearne ere ez dira ariko.