Etxebizitza beharrari buruz inkesta bat egingo dute Legazpin
Legazpiko Udalak, Orubide S.A.rekin elkarlanean, inkesta bat egingo du Legazpiko Urtatzola guneko etxebizitza beharrari buruz. Inkesta anonimoa izango da. Orubide S.A. VISESA eta Eusko Jaurlaritzaren Lurzorurako sozietate operadorea da, lurzorua erosi,...
Legazpiko Udalak, Orubide S.A.rekin elkarlanean, inkesta bat egingo du Legazpiko Urtatzola guneko etxebizitza beharrari buruz. Inkesta anonimoa izango da. Orubide S.A. VISESA eta Eusko Jaurlaritzaren Lurzorurako sozietate operadorea da, lurzorua erosi, kudeatu eta urbanizatzen duena, bertan, arrazoizko prezioetan eta modu dinamikoan, etxebizitzak eraikitzeko asmoz. Bestela esanda, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren menpe dagoen enpresa bat da eta etxebizitza babestua eraikitzeko bizitegi-lurzorua erostea, kudeatzea eta urbanizatzea du helburu.
Galdeketaren bidez Legazpin dagoen etxebizitza beharra eta eskaera aztertuko da. Zehatzago esanda, Legazpiko Urtatzola eremuan eraikitzea aurreikusita dagoen 102 babes ofizialeko etxebizitza eta 36 etxebizitza tasatuen gainean galdetuko da. Itaunketaren emaitzek proiektuaren exekuzioa hastean edo atzeratzea erabakitzeko orduan eragina izango dute.
Gaur hasiko dira galdeketa orriak Legazpiko etxebizitza guztietan banatzen. Horiei erantzuteko epea urtarrilaren 31tik otsailaren 13a arte irekiko da. Galdeketa orriak jasotzeko hainbat gune gaitu ditu udalak: Legazpiko Udalaren bulego nagusia, Udal Liburutegia, kiroldegia, gaztetxea, musika lokalak eta Laubide auzoko Hizkuntza liburu-denda. Aldi berean, www.legazpi.net/inkesta gunean galdeketa betetzeko aukera ere izango da.