Loinazko tunela zulatzen amaitu dute goizean
Abiadura Handiko Trena igaro ahal izateko Loinazko tunela zulatzeko lanak amaitu dituzte gaur eguerdian Loinazko San Martin baselizaren ondoan. Beasain Mendebaldea deituriko zatian dago Loinazko tunela eta 347 metroko luzeera du. Tunela zulatuta parea...
Abiadura Handiko Trena igaro ahal izateko Loinazko tunela zulatzeko lanak amaitu dituzte gaur eguerdian Loinazko San Martin baselizaren ondoan. Beasain Mendebaldea deituriko zatian dago Loinazko tunela eta 347 metroko luzeera du. Tunela zulatuta parean duen Itolako tunelera arte dauden 80 metroak zeharkatu ahal izateko zubia eraikiko dute datozen hilabeteetan.
Tunelaren kalearen ekitaldian izan dira besteak beste Ernesto Gasco Garraio sailburuordea eta Patxi Plazaola Beasaingo alkatea, eta Fernando Boada eta Alfonso Segade PSE-EEko Beasaingo zinegotziak. Hamar minutuz aritu da makina lanean eta tunelaren beste aldea ikusteko moduan geratu denean eman dute amaitutzat ekitaldia. Gasco sailburuordeak tunela zulatzeko lanetan aritu direnak egindako lanagatik zoriondu ditu eta xanpaina edanez ospatu dute “lanak bide onetik” doazela.
Legorretatik Beasaina lanean
Goierriko AHTren lanak Legorretatik Beasaina arte luzatzen dira egun. Bihar bi hilabete hasi zituzten lanak Ezkio-Itsaso eta Beasain arteko zatian, eta apirilean lizitatuko dute Ezkio-Itsasoko geltokia egiteko eremua. Goierrin egiten ari diren zortzi zatitatik bostean daude lanak hasita, 2008ko apiriletik: Legorreta, Ordizia-Itsasondo, Beasain Ekialdea, Beasain Mendebaldea eta Ezkio-Itsaso-Beasain zatietan.