Ezkiagako Asteburu Gaztea antolatu dute auzoko giroa berpizteko
Beasaingo Ezkiaga auzoko hainbat bizilagunek gazteei zuzendutako ekintzak antolatu ditu asteburu honetarako. Helburua, auzoak garai batean zuen bizitasuna berreskuratzea da. Ostiral arratsaldean hasi eta igandera arte kirola, kultura, gastronomia eta a...
Beasaingo Ezkiaga auzoko hainbat bizilagunek gazteei zuzendutako ekintzak antolatu ditu asteburu honetarako. Helburua, auzoak garai batean zuen bizitasuna berreskuratzea da. Ostiral arratsaldean hasi eta igandera arte kirola, kultura, gastronomia eta aisialdia uztartzen dituen egitaraua osatu dute Porteriak zuen “nortasuna eta identitatea berreskuratzeko”. Ekintza guztiak herritar guztiei irekita egongo dira, ez auzotarrei bakarrik.
Ekintzak antolatzeko auzoan dauden azpiegiturak aprobetxatuko dituzte: Ezkierdi pilotalekua eta parke berritua eta Oria pasealeku luzea. Antolatzaileen ustez, auzoan dauden azpiegiturak oso aproposak dira jaialdiak antolatzeko eta hori ere asteburu gaztea antolatzeko arrazoia izan da.
Kultura ezagutzera emateko helburua
Herrian zehaztuta dauden festa ofizialez gain, herriko gazteak asteburu batez Ezkiagan biltzeko aukera ere ematen du jaialdiak, eta, bide batez, “auzora eta Beasaina bizitzera etorri diren atzerritarrei eta txikitatik hemen bizi direnei gure kulturan murgiltzeko aukera ere ematen diegu ekintza hauekin guztiekin”, zehaztu dute antolatzaileek.
EGITARAUA:
OSTIRALA:
– 18:30: Buruhandiak. Oria pasealekuan.
LARUNBATA: Ekintza guztiak Ezkierdi pilotalekuan izango dira
– 17:00: Aisialdi erraldoia.
– 19:00: Txokolate jana.
– 19:30: Bertsolari eta trikitilarien saioa.
IGANDEA:
– 10:30: Benjamin, alebin eta infantil mailakoen krosa. Ondoren sari banaketa eta hamaiketakoa.
– 13:00: Euskal dantzen saioa.
– 17:00: “Izan Izar” abesbatzaren emanaldia.
– 18:00: Disko festa.