Laiotz herri eskolako hainbat ikaslek parte hartuko dute otsailaren 16an ‘Bixi-Bixi’ saioan

Bihar, otsailaren 16an,  Bixi-Bixi irratsaioan Segurako Laiotz herri eskolako hainbat ikaslek parte hartuko dute, Mirentxu Cornadoren ardurapean. Ingeleseko barnetegi batean egon dira 6. mailako ikasle horiek eta bertako gora-beherak, inpresioak et...

Bihar, otsailaren 16an,  Bixi-Bixi irratsaioan Segurako Laiotz herri eskolako hainbat ikaslek parte hartuko dute, Mirentxu Cornadoren ardurapean. Ingeleseko barnetegi batean egon dira 6. mailako ikasle horiek eta bertako gora-beherak, inpresioak eta bizipenak kontatuko dituzte 12:15etik aurrera. Hilabetean behin egin ohi duen bezala, Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduradunak hainbat gomendio emango du eta ohiko atalek ere izango dute lekua saioaren barruan. Ostegunean 19:00etan eta igandean 08:00etan errepikatuko dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa