Sahararen aldeko kros herrikoia euripean egin dute gaur goizean. Proba nagusian 286 lagunek parte hartu dute eta Juanjo Igartzabal zumarragarra izan da denetan azkarrena, 32 minutu eta 37 segundoko denbora eginda. Ion Arzubialdek eta Xabin Aranagak osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan berriz, Isabel Dumall asteasuarrak egin du denborarik onena (39:09). Proba nagusiaz gain, testigantzako lasterketa ere egin dute, eta adin guztietako korrikalariek parte hartu dute. Lasterketak.com webguneak, probaren argazkiak eta sailkapena jarri ditu ikusgai. Gizonezkoak Juanjo Igartzabal 32:37 Ion Arzubialde 34:24 Xabin Aranaga 34:27 Emakumezkoak Isabel Dumall 39:09 Eneritz Sein 40:01 Elena Calvillo 42:05