Juanjo Igartzabalek irabazi du Sahararen aldeko V. lasterketa

Sahararen aldeko kros herrikoia euripean egin dute gaur goizean. Proba nagusian 286 lagunek parte hartu dute eta Juanjo Igartzabal zumarragarra izan da denetan azkarrena, 32 minutu eta 37 segundoko denbora eginda. Ion Arzubialdek eta Xabin Aranagak osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan berriz, Isabel Dumall asteasuarrak egin du denborarik onena (39:09). Proba nagusiaz gain, testigantzako lasterketa ere egin dute, eta adin guztietako korrikalariek parte hartu dute. Lasterketak.com webguneak, probaren argazkiak eta sailkapena jarri ditu ikusgai. Gizonezkoak Juanjo Igartzabal   32:37 Ion Arzubialde        34:24 Xabin Aranaga         34:27 Emakumezkoak Isabel Dumall          39:09 Eneritz Sein              40:01 Elena Calvillo          42:05

Sahara Krosa, gaur. Argzk: Lasterketak.com

Sahararen aldeko kros herrikoia euripean egin dute gaur goizean. Proba nagusian 286 lagunek parte hartu dute eta Juanjo Igartzabal zumarragarra izan da denetan azkarrena, 32 minutu eta 37 segundoko denbora eginda. Ion Arzubialdek eta Xabin Aranagak osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan berriz, Isabel Dumall asteasuarrak egin du denborarik onena (39:09). Proba nagusiaz gain, testigantzako lasterketa ere egin dute, eta adin guztietako korrikalariek parte hartu dute. Lasterketak.com webguneak, probaren argazkiak eta sailkapena jarri ditu ikusgai.

Gizonezkoak

  1. Juanjo Igartzabal   32:37
  2. Ion Arzubialde        34:24
  3. Xabin Aranaga         34:27

Emakumezkoak

  1. Isabel Dumall          39:09
  2. Eneritz Sein              40:01
  3. Elena Calvillo          42:05
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa