Goierri ere mozorrotu da
Ostegunean hasi eta asteartera arte Goierriko 22 herrietan ospatuko dituzte inauteriak. Atzo, ostirala, mozorrotu ziren ikastetxe gehienetako ikasleak eta irakasleak, eta herri batzuetan haiekin batera baita gurasoak ere. Gaur egun osoz ere izango da festa eta kolorerik beste hainbat herritan eta astelehena jai hartu ondoren, eta astearte goizean ekingo diote gainerakoek.
Ohikoak diren mozorroez gain, hainbat ikastetxetan euskal nortasuna duten inauteriak ospatzeko erabakia hartu dute aurten. Ordiziako jakintza ikastola eta Beasaingo Andramendi ikastolak, adibidez. Ordiziarrek atzo egin zuten desfilea herrian zehar, eta beasaindarrek astearte arratsaldean egingo dute festa ikastetxe aurreko plazan. Euskal pertsonaia ezberdinez mozorrotu dira eta mozorrotuko dira ikasleak eta irakasleak.
Beste asko berriz, horrenbestetan amestu duten printzesa edo super heroiz mozorrotu dira, ametsak errealitate bihurtu daitezkeela amestera igaroz. Munduko txoko ezberdinetatik etorritako goierritarrak ere izan dira eta egunerokotasunetik erabat kontrako itxura hartu duenik ere bai.
Goierriko Hitza egunkariak denak biltzeko saiakera egin du aurten ere, ahalik eta mozorro, haur, guraso, jai, festa, antzerki… gehienetara iristeko ahalegina eginez. Denetara iristea ordea, zaila da. Horregatik, hona hemen Goierriko inauterien lagin txiki bat iruditan bilduta: Goiko bideoan gaur goizean Ostadar dantza taldeak egin duen kalejiraren une bat.