Sekulako maukak Ordizian elkartearen Azoka Txikian
Atzo hasi eta gaur egun osoan zehar, azoka txikia ari dira egiten Ordizan, herriko merkatari eta ostalari elkarteak antolatuta. Elkarteko dendetako atarietan produktuak jarri dituzte salgai beherapenetan eta tabernetan ardoa eta pintxoa euro eta erdian. Arratsaldean jarraituko dute ekimenarekin, 16:30etik 20:00etara bitartean. Ordizian elkarteko Amatriain fruta dendan, Sukia, Mirentxu, Porfirio Fernandez, Matti, Palomo, Zabale, Arantza, Irurena, De la Cuesta, Ugalde edariak, Sehaska, Vicuña, Ttipi-ttapa, Ness, Lirain lurrindegian, Gofi eta Kixmi dendetan jarri dituzte produktuak beherapenekin. Bestelako deskontuak ari dira egiten baita ere D’elikatuz zentroan, Hidalgo eta Lekuona dendetan eta Foto Ordizia eta Foto Josetxo Marin argazki dendetan. Erosi beharrekoak erosi ondoren zazpi tabernetan egiten ari diren eskaintzaz ere gozatzeko aukera egongo da arratsaldean. Amonane, Olano, Pias, Ostadar, Aldasoro, Haizpe, eta Pottoka tabernetan pintxopoteoa egin daiteke: ardoa eta pintxoa euro eta erdian. Luis Cañas etxeko urteko ardoa eta Ordizian elkarteko logoarekin adierazitako pintxoak eskainiko dituzte tabernariek eskaintzaren barruan. Ipuin kontaketa txikientzat Arratsaldean txikienei zuzendutako ekintza ere antolatu dute Ordizian elkartekoek. 17:30ean hasita Maite Franko ipuin kontalariak saioa egin du Jose Migel Barandiaran plazan eta ordu betez istorio ezberdinez gozatzeko aukera izango dute. Bigarren eskuko azoka ere bai Ordizian elkarteak antolatutako azokaz gain, bigarren eskuko produktuak saltzeko azoka ere egin dute goizean [...]
Atzo hasi eta gaur egun osoan zehar, azoka txikia ari dira egiten Ordizan, herriko merkatari eta ostalari elkarteak antolatuta. Elkarteko dendetako atarietan produktuak jarri dituzte salgai beherapenetan eta tabernetan ardoa eta pintxoa euro eta erdian. Arratsaldean jarraituko dute ekimenarekin, 16:30etik 20:00etara bitartean.
Ordizian elkarteko Amatriain fruta dendan, Sukia, Mirentxu, Porfirio Fernandez, Matti, Palomo, Zabale, Arantza, Irurena, De la Cuesta, Ugalde edariak, Sehaska, Vicuña, Ttipi-ttapa, Ness, Lirain lurrindegian, Gofi eta Kixmi dendetan jarri dituzte produktuak beherapenekin. Bestelako deskontuak ari dira egiten baita ere D’elikatuz zentroan, Hidalgo eta Lekuona dendetan eta Foto Ordizia eta Foto Josetxo Marin argazki dendetan.
Erosi beharrekoak erosi ondoren zazpi tabernetan egiten ari diren eskaintzaz ere gozatzeko aukera egongo da arratsaldean. Amonane, Olano, Pias, Ostadar, Aldasoro, Haizpe, eta Pottoka tabernetan pintxopoteoa egin daiteke: ardoa eta pintxoa euro eta erdian. Luis Cañas etxeko urteko ardoa eta Ordizian elkarteko logoarekin adierazitako pintxoak eskainiko dituzte tabernariek eskaintzaren barruan.
Ipuin kontaketa txikientzat
Arratsaldean txikienei zuzendutako ekintza ere antolatu dute Ordizian elkartekoek. 17:30ean hasita Maite Franko ipuin kontalariak saioa egin du Jose Migel Barandiaran plazan eta ordu betez istorio ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.
Bigarren eskuko azoka ere bai
Ordizian elkarteak antolatutako azokaz gain, bigarren eskuko produktuak saltzeko azoka ere egin dute goizean Ordizian. Plaza Nagusian elkartu dira saltzaileak eta erosleak eta denetariko produktuak erosteko aukera egon da: arropa, mozorroak, pitxiak, liburuak, diskoak…