Trafikoan aldaketa ugari bihar
Bealak korrikalari taldeak biharko antolatu duen Beasaino I. Herri Lasterketa dela-eta, trafikoan hainbat aldaketa egingo ditu bihar goizean Udaltzaingoak eta hainbat kale itxita egongo dira. Goizeko 09:00etatik 13:00ak ingurura arte Antzizar kiroldegi...
Bealak korrikalari taldeak biharko antolatu duen Beasaino I. Herri Lasterketa dela-eta, trafikoan hainbat aldaketa egingo ditu bihar goizean Udaltzaingoak eta hainbat kale itxita egongo dira. Goizeko 09:00etatik 13:00ak ingurura arte Antzizar kiroldegitik Beasain erdigunera joateko errepidea itxita egongo da. Baita herria Ordizia aldera zeharkatzen duten kale gutziak ere: Trenbide, Joan Iturralde, Zaldizurreta, Gipuzkoa plaza ingurua, Jose Miguel Iturrioz, eta Ezkiaga etorbidea.
Ordizia aldetik Beasain zeharkatu nahi duten ibilgailuek San Ignazio kaletik egin beharko dute eta handik Oriamendi eta Nabarro larreategi kaletik. Aste honetan Udaltzaingoak garaje sarreretan jarri dituen oharrei eta gainerako seinaleei kasu egiteko eskatu dute lasterketako arduradunek. Bihar, lasterketak irauten duen bitartean, trafikoa antolatzen ariko da herritar talde bat udaltzainen laguntzarekin.