Gutierrez-Goñi bikoa garaile palako kopan
Goierriko I. Pala Koparen finala igandean jokatu zen Olaberrian. Joseba Gutierrez sopeloztarrak eta Sebastian Goñi idiazabaldarrak osatutako bikoak lortu du txapela, 35 eta 26 irabazita Mikel Arantzegi olaberritarrari eta Azeari Andonegi lazkaotarrari...
Goierriko I. Pala Koparen finala igandean jokatu zen Olaberrian. Joseba Gutierrez sopeloztarrak eta Sebastian Goñi idiazabaldarrak osatutako bikoak lortu du txapela, 35 eta 26 irabazita Mikel Arantzegi olaberritarrari eta Azeari Andonegi lazkaotarrari.
Irabazleek «oso-oso ondo» jokatu zutela azaldu zuen atzo Andonegik; «batez ere Goñik. Gutierrezek ere ez zuen hutsik egin, eta partidatik kanpo utzi gintuzten».
Aurrez jokatu zen erakustaldian –larruzko paletan hura ere– Beñat Ibarguren-Aitor Brosa bikoak 35 eta 29 irabazi zion Xabier Ibarguren-Guillen Martinez bikoteari. Hain zuzen, pilotari gazteak promozionatzeko lanean datozen urteei begira «erreferente» bihurtu nahi dute Goierriko Pala Kopa.
Ondoren bazkaria egin zuten hogeitaka lagunek Arkupe elkartean, lehenbiziko txapelketari bukaera lagun arteko ospakizunarekin emateko. Korrika Kulturalaren barruko ekitaldia zen.













