Botikaxahar kultur gunea, herritarren zerbitzura
Botikaxahar kultur gunea inauguratu berri dute Elorri eta Iparra-Hegoa elkarteek Seguran. Gune hori Segura Irratiaren azpian dago eta irratiaren jabetzakoa da. Azken urteetan irratiaren parte gisa ezagutu izan bada ere, aurretik beste erabilpen batzuk izan zituen. Egun 75 urte inguru dituzten segurarrek esaterako botika ezagutu zuten leku horretan eta izen hori berreskuratu nahi izan dute Elorriko eta Iparra-Hegoako kideek. Hemendik aurrera antzerkiak, kantaldiak, bertso-saioak… hartuko ditu bere baitan. Elorri eta Iparra-Hegoa elkarteetako kideak aspaldi zeuden jabetuta, Seguran kultur mailako emanaldi txikietarako azpiegiturarik ez zegoela. Gabezia horri konponbidea eman nahian ibili dira azken urteetan, baina ez zuten leku aproposik aurkitzen. Aurten Iparra-Hegoa kultur astearen barruan beste zenbait gauzen artean, antzerkia indartu nahi izan dute, antolatzaileen hitzetan «euskal kulturaren adierazpen aberatsenetakoa izanik, erabat atzendua ikusten baitugu, batez ere, Hego Euskal Herrian». Antzerkia bultzatu ahal izateko azpiegitura egokia behar da ordea, eta Elorriko eta Iparra-Hegoako kideek Segura Irratiaren azpian dagoen aretoa neurtu eta azterketa egin zuten, baldintzak betetzen dituen jakiteko. Areto horretan Gabonetako euskal liburu eta disko azoka antolatzen dute, azken urteetan. Azterketa egin eta gero aretoak beharrezko baldintzak betetzen zituela ikusi zuten, eta Segura Irratiko arduradunekin bilera egin zuten. Ideiaren berri eman eta irratiko ordezkariek begi onez ikusi zutenez, akordioa itxi zuten [...]
Botikaxahar kultur gunea inauguratu berri dute Elorri eta Iparra-Hegoa elkarteek Seguran. Gune hori Segura Irratiaren azpian dago eta irratiaren jabetzakoa da. Azken urteetan irratiaren parte gisa ezagutu izan bada ere, aurretik beste erabilpen batzuk izan zituen. Egun 75 urte inguru dituzten segurarrek esaterako botika ezagutu zuten leku horretan eta izen hori berreskuratu nahi izan dute Elorriko eta Iparra-Hegoako kideek. Hemendik aurrera antzerkiak, kantaldiak, bertso-saioak… hartuko ditu bere baitan.
Elorri eta Iparra-Hegoa elkarteetako kideak aspaldi zeuden jabetuta, Seguran kultur mailako emanaldi txikietarako azpiegiturarik ez zegoela. Gabezia horri konponbidea eman nahian ibili dira azken urteetan, baina ez zuten leku aproposik aurkitzen.
Aurten Iparra-Hegoa kultur astearen barruan beste zenbait gauzen artean, antzerkia indartu nahi izan dute, antolatzaileen hitzetan «euskal kulturaren adierazpen aberatsenetakoa izanik, erabat atzendua ikusten baitugu, batez ere, Hego Euskal Herrian». Antzerkia bultzatu ahal izateko azpiegitura egokia behar da ordea, eta Elorriko eta Iparra-Hegoako kideek Segura Irratiaren azpian dagoen aretoa neurtu eta azterketa egin zuten, baldintzak betetzen dituen jakiteko. Areto horretan Gabonetako euskal liburu eta disko azoka antolatzen dute, azken urteetan.
Azterketa egin eta gero aretoak beharrezko baldintzak betetzen zituela ikusi zuten, eta Segura Irratiko arduradunekin bilera egin zuten. Ideiaren berri eman eta irratiko ordezkariek begi onez ikusi zutenez, akordioa itxi zuten otsailean. Adostutakoaren arabera lau-bost urtetan erabili dezakete aretoa, urtean lauzpabost ekitaldi egiteko. Lokala berritzeko lanak berriz, Iparra-Hegoak eta Elorrik hartu dituzte beraien gain.
Auzolana nagusi
Horrela ekin zioten konponketa lanei. Berrikuntza guztiak auzolanean egin dituzte otsailetik hona Elorri eta Iparra-Hegoako kideen artean: Trasteak atera, zorua konpondu, hormak zarpiatu eta dena margotu. Eskenatokia ere ipini dute eta normalean muntatuta egongo den arren, posible da desmuntatzea.
Hilabete eta erdian egin dituzte lanak batez ere asteburuetan, baina astean zehar ere bai. Joan den ostiralean, Iparra-Hegoa kultur astearen bezperan egin zuten inaugurazio ekitaldia, 19:30etik 21:30ak bitartean. 100dik gora lagun bertaratu zen, kultur guneari harrera ezin hobea eginez.