Haur kantarien lehiako kanporaketa egingo da Beasainen
Euskal Kantuzaleen Elkarteak bi urtez behin antolatzen duen Haur Kantari Jaialdiko kanporaketa jokatuko da apirilaren bederatzian Beasaingo Usurbe antzokian. Lehiaketan sei eta hamabost urte bitarteko haurrek parte hartu dezkete eta, horretarako, Eusk...
Euskal Kantuzaleen Elkarteak bi urtez behin antolatzen duen Haur Kantari Jaialdiko kanporaketa jokatuko da apirilaren bederatzian Beasaingo Usurbe antzokian. Lehiaketan sei eta hamabost urte bitarteko haurrek parte hartu dezkete eta, horretarako, Euskal Kantuzaleen Elkartean eman behar da izena.
Datorren asteko ostegunerako eman beharko dute lehiakideek izena 943 59 33 02 edo 669 54 63 57 telefono zenbakietara deituta edo posta@kantuzale.net helbidera mezua bidalita.
Parte hartzaileek banaka, binaka edo taldeka abesteko aukera izango dute eta bertsioak edo sortutako kantu berriak interpretatu ahalko dituzte. Instrumentuen laguntzarekin edo gabe abestea ere libre da. Taldean abestu nahi dutenek hiru kantaritik hamabostera bitarteko taldea osatu beharko dute.
Parte hartzaile guztiek aurkeztutako kantaren audioa eta emanaldiko argazkiak jasoko dituzte opari.