Etxegaraten bidesaria jartzeko foru araua onartuko dute bihar
Gipuzkoako Batzar Nagusietan bihar, martxoak 25ean egingo duten batzarrean onartuko dute Etxegaraten bidesaria jartzeko foru araua. Datorren urtetik aurrera, 3,5 tona baino gehiako kamioiek bidesaria ordaindu beharko dute. Kamioi bakoitzak Etxegarat...
Gipuzkoako Batzar Nagusietan bihar, martxoak 25ean egingo duten batzarrean onartuko dute Etxegaraten bidesaria jartzeko foru araua. Datorren urtetik aurrera, 3,5 tona baino gehiako kamioiek bidesaria ordaindu beharko dute. Kamioi bakoitzak Etxegarateko gainean ordaindu beharrekoa eta deskontu fiskalak hurrengo legealdian zehaztuko dituzte.
Martxoaren 14an egin zuten bileran EAJk, Hamaikabatek eta PSE-EEk onartu zuten bidesariaren aurreproiektua. Orduan erabaki zuten baita bidesariarekin bildutako diruaren zati bat N-1 errepidearen mantenuan eta Gipuzkoako garraio publikoan inbertitzea.
Gaurkoa izango da legealdia amaitu aurretik Gipuzkoako Batzar Nagusiek egingo dute azken batzarra.