Gaurko elkarretaratzea Ospitalean
Elkarretaratzea egin dute Zumarragako Ospitalean. Osakidetzak egindako murrizketak salatu dituzte LAB, ELA eta ESK sindikatuetako langileek. “Aurrekontu murrizketa, soldata murrizketa eta ordezkapenak ez egiteko politikak ondorioak izan dituzte itxaron zerrendatan, lna-kargan, larrialdi zerbitzuetako pilaketatan eta teleasistentzian», adierazi dute sindikatuetako ordezkariek.