Kaleak jendez beteta agurtuko du Segurak Iparra-Hegoako azken gaua
Iparra-Hegoa jaialdiak aurrera jarraitzen du Seguran. Martxoaren 12an ospatu zuten lehen ekintza, eta egitaraua amaitu bezperan, jaia eta aldarrikapena ez dituzte amaitu nahi Seguran. Gaur arratsaldean kirol norgehiagoka herrikoia eta ardo dastaketa burutu dituzte, eta gau partean dantzaldia izango da Iñazki talde lapurtarrarekin. Bihar azkenik, goiz partean Kriseilu txistulari taldearen goiz eresia, eta herriko eta herrialde bakoitzeko produktuen azoka ospatuko dituzte, Goierriko eta Ipar Euskal herriko laborarien etxe ekoizpenekin. Sukalki prestaketa txapelketa eta animazioa ere ez dira faltako goizean zehar.
13:00etan txakoli dastaketa egingo dute, 14:00etan Gereziondoko ekitaldia ospatuko dute eta jarraian, 14:30ean, herri bazkaria egingo da, Kuxkuxtu txarangak alaituta. Azkenik, sukaldaritza lehiaketako sari banaketa egingo dute, Mutxiko dantzekin egitaraua amaitu aurretik.