Zinta moztu dute goizen.
Gaur goizean balioanitzeko udal lokalen inaugurazioa ospatu dute Mutiloan. Kultura eta aisialdi zerbitzua, elkarte gastronomiko bat eta medikuaren egoitza bilduko dituzte azpiegitura berriek, eta oraindik amaitu gabe badaude ere, inauguratu egin dituzte.
Iñaki Ugalde Mutiloko alkateak adierazi duenez, “orindik ere gauza asko bukatu gabe daude. Foru Aldundiak lagundu duen atala dago amaituta”. Eraikinak izango dituen funtzioak ere azaldu ditu. Bi eraikin izango dira. Batetik, herrirako elkarte berria; 212 metro koadroko lokala. Aldamenean, umeentzako ludoteka, liburtegia eta KZ gunea, eta medikuntza etxea jarriko dira, 204 metro azaleran.
Lanak
Landagipuzkoa 32 egitasmoaren barruan guazatu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Osotara 448.000 euroko inbertsioa izan da, eta aldundiak 320.000 eurorekin lagundu du. Legealdiaren hasieran abiarazi zuten egitasmoa. Ugaldek azpiegitura berriek bere osotasunean “multzo garrantzitsu bat ” osatuko dutela azaldu du,osatuko da. Multzo honen barnean jolaslekua, pilotalekua, erakin berriak, plaza eta ostatua aipatu ditu.
Gune berria amaitu gabe inauguratu dute.
Rafael uribarren Landa Ingurunearen Garapenerako foru diputatuaren hitzetan, Mutilokoa “ziurrenik azken inaugurazioa izango da, 28tik aurrera legez ezin baitira gehiago egin”. “Pozgarritzat” jo du lanen amaiera eta aldi berean, aldundia
Landagipuzkoa 32 programaren barruan garazen ari den proiektuen balioa azpimarratu du.”Erakundeak zorretan geunden herri txikiekin”. hala, bizilagunak herri handiagoetara jotzea ekidin asmoz, herri txikietako azpiegitura publikoak orekatu nahi dituzte. Horrela, etorkizunean ere herri txikiek “tratu berezi bat” izan behar dutela aipatu du.”Gipuzkoa orekatua izan dadin, eta biztanle guztiek lurralde osoan euren bizi antolamendua orekatua eta kalitate maila batekoa izateko”.