Piedad kaleko plaza inauguratu dute Zumarragan
Lan hauekin, oinezkoentzako eta trafikoarentzako guneak maila berean jarri dituzte. Plaza banatzen zuten bi bideetariko bat kendu egin dute, oinezkoentzako espazioan irabaziz. Erdian 1862ko iturria mantendu dute. 2.200 metro koadroko azalerari eragin diete lanek . Zuhaiztia ere aldatu egin du Udalak eta orain jarri dituen zuhaitzak Parrotia Persica arrazakoak dira. Lan hauek argiteriaren, uraren eta udal komunikazioen sareak egokitzeko ere baliatu dituzte. Prentsa salmentarako kioskoa ere berritu egin dute. 4 metro koadrotik 6 metro koadro izatera pasa da eta orientazioa ere aldatu diote.
Aurrekontu osoa 1.071.551,9 eurokoa izan da, hirigintza lanek 865.958.97 euroko kostua izan dute eta prentsa kioskoaren plazako lanek aldiz, 205.599 eurokoa. Eusko Jaurlaritzak 91.200 euro ordaindu ditu azken proiektu honetatik.