Korrikaren alde ekitaldiak izango dira Lazkaon, eta filma asteartean

Korrika 17 girotzeko eta laguntza biltzeko ekitaldiak antolatu dituzte Lazkaon datozen egunotarako. Etzi, larunbata, dirua biltzeko itsulapikoak eta mahaiak jarriko dituzte plazan, eta erromeria giroa izango da  dantzari eta trikitilariekin, 18:30etik...

Korrika 17 girotzeko eta laguntza biltzeko ekitaldiak antolatu dituzte Lazkaon datozen egunotarako. Etzi, larunbata, dirua biltzeko itsulapikoak eta mahaiak jarriko dituzte plazan, eta erromeria giroa izango da  dantzari eta trikitilariekin, 18:30etik aurrera. Talogileak ere izango dira mokadutxoak saltzen. Asteartean 19:00etan Korrikaren dokumentala emango dute, ikastolan. Apirilaren 12an Korrika Txikia eta haur jolasak izango dira, arratsaldean. Azkenik, Korrika biharamunean pasatuko da Lazkaotik, hilaren 13an.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa