Lazkaoko pilotari alebinak Gipuzkoako finalerdian dira
Lazkaotar pilotariek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten asteburuan. Partida gutxi baina «garrantzi handikoak» jokatu zituzten Lapke pilota elkartekoek, zuzendaritzaren arabera. Zubizarreta-Mendia bikoa, alebinetan, Gipuzkoako finalerdira sartu...
Lazkaotar pilotariek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten asteburuan. Partida gutxi baina «garrantzi handikoak» jokatu zituzten Lapke pilota elkartekoek, zuzendaritzaren arabera. Zubizarreta-Mendia bikoa, alebinetan, Gipuzkoako finalerdira sartu da, ostiralean 16 eta 5 irabazita. Beñat Urretabizkaiak zapatuan galdu egin zuen Noticiasen txapelketan (22-21), eta igandean Gasteizen irabazi Labakarekin (22-10). Txikienek mendebaldeko finalerdian galdu zuten (13-16).













