
Korrika 17 girotzeko eta laguntza biltzeko ekitaldiak antolatu dituzte Lazkaon datozen egunotarako. Etzi, larunbata, dirua biltzeko itsulapikoak eta mahaiak jarriko dituzte plazan, eta erromeria giroa izango da dantzari eta trikitilariekin, 18:30etik...

Azpeitiko Lakrikun antzerki konpainiak Prest gaude antzezlana egingo du bihar, ostirala, Itsasondon. Eskolako aterpean 22:00etan da ikuskizuna. Bestetik, iganderako mendi ibilaldia antolatu dute, Itsasondotik irten, Usurbe tontorrerarino joan eta atzer...

Lazkaotar pilotariek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten asteburuan. Partida gutxi baina «garrantzi handikoak» jokatu zituzten Lapke pilota elkartekoek, zuzendaritzaren arabera. Zubizarreta-Mendia bikoa, alebinetan, Gipuzkoako finalerdira sartu...

Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, antolatutako zortzigarren Laburbira ekimena Lazkaon egingo da gaur gauean. Euskarazko bederatzi film labur ikusi ahalko dira Areria zineman 21:00etatik aurrera, Goierriko Euskal Eskola kultur elkartearen bidez...

Ia hiru orduz iraun zuen udalbatzarrak, eta gai mardul bat baino gehiago landu zituzten hauteskundeen atarian.


Inkestak herritarrek, Udalaren eta azken urteetako jardunaren gainean duten iritzia biltzea du helburu; apirilaren 4a izango da inkesta entregatzeko azken eguna.