Bana egin dute Beasainek eta Laudiok
Gol bana sartuta amaitu da Beasain eta Laudioren arteko futbol partida. Beasain aurreratu da markagailuan bat eta hutsekoarekin, lehen zatiko 32. minutuan. Andoni Larramendiri egindako penalti baten ondorioz iritsi da gola, eta Larramendi bera izan da ...
Gol bana sartuta amaitu da Beasain eta Laudioren arteko futbol partida. Beasain aurreratu da markagailuan bat eta hutsekoarekin, lehen zatiko 32. minutuan. Andoni Larramendiri egindako penalti baten ondorioz iritsi da gola, eta Larramendi bera izan da golegilea. Bigarren zatia hasi eta ordu laurdenera ordea, Laudiok sartu du gola.
Bigarren zatiko zortzigarren minutuan Beasain jokalari bat gutxiagorekin geratu da, eta ordutik aurrera eta partida amaitu arte burumakur ibili dira txuri-urdinak. Partida amaitu baino lehen beste aukera batzuk ere izan ditu Beasainek, baina ezin izan dute golik egin.
Koldo Zaldua Beasain F.Tko lehendakaria zapore mikatzarekin geratu da partidaren amaieran: “Jokalari bat gutxiagorekin ere aukerak izan ditugu eta ez dugu asmatu, eta berdinketak ez digu balio play off-etan sartzeko. Garrantzitsua zen gaur hiru puntuak lortzea”.