Kultura teknikari laguntzailea kontratatuko du Zaldibiako Udalak
Zaldibiako Udalak kultura teknikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia egin du. Egun erdiko lanaldia eta aldi baterako iraupena du. Goi batxilergoa edo LH 2 titulua, AbsysNet programa informatikoa ezagutzea eta liburutegiko lanean trebezia eskatzen...
Zaldibiako Udalak kultura teknikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia egin du. Egun erdiko lanaldia eta aldi baterako iraupena du. Goi batxilergoa edo LH 2 titulua, AbsysNet programa informatikoa ezagutzea eta liburutegiko lanean trebezia eskatzen dute. Euskara aldetik 3. hizkuntza eskakizuna behar da. Maiatzaren 9rako utzi behar dira curriculumak, udaletxean, goizeko ordutegian.











