
Lazkaoko Kantaka abesbatzak Zarzuela Gaua antolatu du ostiral gauerako. Guztira hamazazpi abesti interpretatuko dituzte abesbatzako 33 gizon-emakumek. Debora Herrero abesbatzako zuzendariaren gidaritzapean arituko dira ostiraleko saioan, Usurbe antzokian. Pianoan Arantxa Gastesi ariko da, Beasaingo Musika Eskolako zuzendaria eta Kantakako kidea. Arrate Leunda eta Marisol Cavero izango dira ikuskizuneko aurkezleak. Ikuskizuna 22:00etan hasiko da, eta tartean, ordu laurdeneko atsedena egingo dute. Zazpi ahots nagusi Kantaka abesbatza osatzen duten kideen artetik hainbat, bakarlari gisa ariko dira Beasaingo saioan. Haizea Muñoz, Debora Herrero, Iñigo Vilas, Jose Javier Etxeberria, Malen Zobaran, Arrate Leunda eta Marisol Cavero izango dira, besteak beste, ikuskizuneko ahots nagusiak. Denak ere, ikasketa eta esperientzia handiko abeslariak dira, hainbat abesbatzatako kideak. Leunda eta Cavero Urrup antzerki talde goierritarreko kideak ere badira. EGITARAUA: (abestiak) 1. “Dónde estarán nuestros mozos” 2. “Canción del Ruiseñor”. Bakarlaria: Haizea Muñoz. 3. “Coro de espigadoras”. Bakarlaria: Malen Zobaran. 4. “Vidal y vareadores”. Bakarlaria: Jose Javier Etxeberria. 5. “Bella enamorada”. Bakarlaria: Iñigo Vilas. 6. “Canción de Morada”. Bakarlaria: Haizea Muñoz. 7. “Txikito de Arrigorri”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Joseba Murua. 8. “Peio Joxepe”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Eideer Varela. 9. “Dúo cómico Txomin e Inosensia”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Débora Herrero. 10. ”Coro de niñeras”. 11. “Coro de [...]

Ordiziako Mendizaleek Arantzazutik Urbiara irteera egingo dute igande honetan. Goizeko 07:30ean bilduko dira elkartearen egoitzan. Arantzazutik abiatuta, Arkaitz, Buetraitz eta Artzanburuko gainak pasako dituzte, Urbiara iritsi aurretik.

Kimetz elkarteak, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko bilkura deitu du ostegunerako. 20:00etan bilduko dira plaza nagusian, ‘Isilik egoteak, gaizkide egiten gaitu’ lemapean. Kimetz elkartekoek, ordiziar guztiei egin diete bertan parte h...

Beraien familiengandik bereizita bizi diren adin txikikoei laguntza emateko sortutako Harrera Familien Programa aurkeztuko dute bihar, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Beroa elkarteko kideek progamaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta program...

Zaldibiako Udalak kultura teknikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia egin du. Egun erdiko lanaldia eta aldi baterako iraupena du. Goi batxilergoa edo LH 2 titulua, AbsysNet programa informatikoa ezagutzea eta liburutegiko lanean trebezia eskatzen...

Iñigo Peñagarikano izango da Zumarragan EAJren zerrendaburua; krisi ekonomikoari aurre egiteko enpresei bultzada bat eman eta formazioan eragitea beharrezkoa dela esan zuen...

Maiatzean zehar, Bide-Berdeak dituzten Europako leku desberdinetan hainbat ospakizun egingo dute. Larunbat honetan, mutiloarren eta ormaiztegiarren txanda izango da, Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen Eguna ospatuko baitute. Iñaki Ugalde eta Jon Intxausti Mutiloako eta Ormaiztegiko alkateek bertan parte hartzera animatu nahi dituzte goierritar guztiak. Arratsaldean, 15:30ean emango diote hasiera egitarauari, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Bertan aurrez izena eman duten parte hartzaileei txartel bana banatuko diete. Zenbakidun txartel bat, eta berau eskuetan dutela Bide Berdean zehar abiatuko dira. Ormaiztegi-Mutiloa-Ormaiztegi ibilbidea osatu beharko dute, guztira 9 kilometro: 4,5 kilometro joaten eta beste 4,5 Ormaiztegira itzultzen. Askaria erdibidean Ibilbidearen erdialdean, Barnaolan aurrez izena eman dutenei ogitartekoak, sagardoa eta ura emango dizkiete, doan. Horretarako hasieran eskuratutako txartela erakutsi beharko diete antolatzaileei. Ibilbidea bukatzen duten parte hartzaile guztiei diploma edo ziurtagiria emango diete. 19:30ean berriz, Goierriko jatetxe batean bi lagunentzako bi otorduren eta hiru ipuin bildumen zozketa egingo dute izena eman duten guztien artean, Zumalakarregi museoan. Ekitaldiari 20:00etan emango diote bukaera. Lurdes Azpiazu museoaren koordinatzaileak jakitera eman duenez «ibilbidea laua da, zailtasunik gabea, gurasoek seme-alabekin egiteko modukoa. Eta lasai lasai osatu ahal izango da». Izena emateko interesatuek Zumalakarregi museoko telefono zenbakira deitu dezakete: 943 88 99 00ra, edota bestela, mzumalakarregi@gipuzkoa.net-era idatzi dezakete. Jardunaldiak ekainean Niko Osinalde Goiturreko ordezkariak [...]

Beasain Institutuko arte batxilergoko ikasleek egindako lanekin osatutako erakusketa inauguratuko dute ostegun arratsaldean Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Ikasleek adierazi dutenez, “lehen eskutik eta zuzenean, arte plastikoen alorrean lan...

Ortzadar argazkilari elkarteak ekimen ugari antolatu ditu datozen egunetarako. Batetik, larunbatean, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak batzarra egingo du Barrena jauregian. Egun eta toki berean, Argizaiola sarien jaialdia egingo dute. Hori d...

Orain minutu gutxi istripua gertatu da Igartza Oleta kalean, eta emakume bat zauritu da. Herritar batek jakitera eman duenez, Igartza-Oleta, Florentzio Axpe eta Peategi kaleek bat egiten duten bidegurutzean gertatu da istripua. Antza, gidari batek, ze...

Itsasondoko Urkia auzoan eta Olaberrian Gurutze Deunaren edo Santakutzen festa eguna dute gaur. Urkian 11:00etan meza, ondoren hamaiketakoa, 14:30ean bazkaria eta 19:00etan Olarte Anaiak trikitilari taldea daude egitarauan. Larunbat arratsean eta igandean egun osoan ere festa egin zuten Urkian. Olaberrian, berriz, 16:30etik aurrera izango da jaia. Santakutz ermitara ez dute ohiko prozesiorik egingo, iaz ziklogenesi leherkorrak erabat deuseztuta utzi zuelako. Hara joan ordez, herrigunean antolatu du festa Kuttun guraso elkarteak. Trikitilarien doinupean elizara joango dira, eta han kutunak bedeinkatuko dituzte. Ondoren, azkeneko 12 hilabeteetan jaio diren zortzi ume olaberritarrei emango dizkie kutunak, amesgaizto eta adur txarrei aurre egiteko, sinesmen zaharraren arabera. Kuttun elkarteak seigarren urteurrena beteko du. Sortu zuteneko data gogoratzeko puxikei jare egingo diete airera, Olaberriko herria eta bertako eskola ezagutzeko gonbitarekin mezuak igorriz. Askaria eta jolasak ere izango dira. Azkenean, 18:30 aldera, marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, udaletxearen alboan.







