Adin txikikoei laguntzeko harrera familien progama aurkeztuko dute bihar
Beraien familiengandik bereizita bizi diren adin txikikoei laguntza emateko sortutako Harrera Familien Programa aurkeztuko dute bihar, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Beroa elkarteko kideek progamaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta program...
Beraien familiengandik bereizita bizi diren adin txikikoei laguntza emateko sortutako Harrera Familien Programa aurkeztuko dute bihar, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Beroa elkarteko kideek progamaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta programan parte hartzeko bete beharreko irizpideak zein diren azalduko dute. Harrera familietako kideek euren esperientzia ere kontatuko dute.
Zein harrera familia mota dauden azalduko dute eta familia bakoitzak zein betebehar dituen ere bai. Programan parte hartzeko prozesuak dituen zailtasunak, eta programan parte hartu nahi duten familien zalantzak ere argituko dituzte.











