Arte batxilergoko ikasleek egindako lanen erakusketa inauguratuko dute etzi
Beasain Institutuko arte batxilergoko ikasleek egindako lanekin osatutako erakusketa inauguratuko dute ostegun arratsaldean Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Ikasleek adierazi dutenez, “lehen eskutik eta zuzenean, arte plastikoen alorrean lan...
Beasain Institutuko arte batxilergoko ikasleek egindako lanekin osatutako erakusketa inauguratuko dute ostegun arratsaldean Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Ikasleek adierazi dutenez, “lehen eskutik eta zuzenean, arte plastikoen alorrean landutako lanak ezagutzeko gunea” izango da erakusketa.
Ikasle bakoitzaren nortasunaren arabera egindako lanak izango dira erakusketan ikusi ahalko direnak, ikasturte osoan zehar eta teknika ezberdinak erabiliz egindakoak. Hala, pintura, diseinua, argazkilaritza, bolumenak, marrazketa artistikoa… oinarri hartuta egindako lanak dira.
Erakusketa maiatzaren 15era egongo da Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Aste egunetan 19:00etatik 21:00etara egongo da irekita erakusketa, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Ikasleek egindako hainbat lan:












