Kantaka abesbatzak zarzuela ikuskizuna ekarriko du Beasaina
Lazkaoko Kantaka abesbatzak Zarzuela Gaua antolatu du ostiral gauerako. Guztira hamazazpi abesti interpretatuko dituzte abesbatzako 33 gizon-emakumek. Debora Herrero abesbatzako zuzendariaren gidaritzapean arituko dira ostiraleko saioan, Usurbe antzokian. Pianoan Arantxa Gastesi ariko da, Beasaingo Musika Eskolako zuzendaria eta Kantakako kidea. Arrate Leunda eta Marisol Cavero izango dira ikuskizuneko aurkezleak. Ikuskizuna 22:00etan hasiko da, eta tartean, ordu laurdeneko atsedena egingo dute. Zazpi ahots nagusi Kantaka abesbatza osatzen duten kideen artetik hainbat, bakarlari gisa ariko dira Beasaingo saioan. Haizea Muñoz, Debora Herrero, Iñigo Vilas, Jose Javier Etxeberria, Malen Zobaran, Arrate Leunda eta Marisol Cavero izango dira, besteak beste, ikuskizuneko ahots nagusiak. Denak ere, ikasketa eta esperientzia handiko abeslariak dira, hainbat abesbatzatako kideak. Leunda eta Cavero Urrup antzerki talde goierritarreko kideak ere badira. EGITARAUA: (abestiak) 1. “Dónde estarán nuestros mozos” 2. “Canción del Ruiseñor”. Bakarlaria: Haizea Muñoz. 3. “Coro de espigadoras”. Bakarlaria: Malen Zobaran. 4. “Vidal y vareadores”. Bakarlaria: Jose Javier Etxeberria. 5. “Bella enamorada”. Bakarlaria: Iñigo Vilas. 6. “Canción de Morada”. Bakarlaria: Haizea Muñoz. 7. “Txikito de Arrigorri”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Joseba Murua. 8. “Peio Joxepe”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Eideer Varela. 9. “Dúo cómico Txomin e Inosensia”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Débora Herrero. 10. ”Coro de niñeras”. 11. “Coro de [...]
Lazkaoko Kantaka abesbatzak Zarzuela Gaua antolatu du ostiral gauerako. Guztira hamazazpi abesti interpretatuko dituzte abesbatzako 33 gizon-emakumek. Debora Herrero abesbatzako zuzendariaren gidaritzapean arituko dira ostiraleko saioan, Usurbe antzokian.
Pianoan Arantxa Gastesi ariko da, Beasaingo Musika Eskolako zuzendaria eta Kantakako kidea. Arrate Leunda eta Marisol Cavero izango dira ikuskizuneko aurkezleak. Ikuskizuna 22:00etan hasiko da, eta tartean, ordu laurdeneko atsedena egingo dute.
Zazpi ahots nagusi
Kantaka abesbatza osatzen duten kideen artetik hainbat, bakarlari gisa ariko dira Beasaingo saioan. Haizea Muñoz, Debora Herrero, Iñigo Vilas, Jose Javier Etxeberria, Malen Zobaran, Arrate Leunda eta Marisol Cavero izango dira, besteak beste, ikuskizuneko ahots nagusiak.
Denak ere, ikasketa eta esperientzia handiko abeslariak dira, hainbat abesbatzatako kideak. Leunda eta Cavero Urrup antzerki talde goierritarreko kideak ere badira.
EGITARAUA: (abestiak)
1. “Dónde estarán nuestros mozos”
2. “Canción del Ruiseñor”. Bakarlaria: Haizea Muñoz.
3. “Coro de espigadoras”. Bakarlaria: Malen Zobaran.
4. “Vidal y vareadores”. Bakarlaria: Jose Javier Etxeberria.
5. “Bella enamorada”. Bakarlaria: Iñigo Vilas.
6. “Canción de Morada”. Bakarlaria: Haizea Muñoz.
7. “Txikito de Arrigorri”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Joseba Murua.
8. “Peio Joxepe”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Eideer Varela.
9. “Dúo cómico Txomin e Inosensia”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Débora Herrero.
10. ”Coro de niñeras”.
11. “Coro de Repatriados”. Bakarlaria: Iñigo Vilas.
12. “Todas las mañanitas”. Bakarlariak: Malen Zobaran eta Débora Herrero.
13. “Dónde van con mantón de Manila”. Bakarlariak: Xanti Apaolaza, Mari Carmen Iriarte, Malen Zobaran eta Jose Javier Etxeberria.
14. “Seguidilla”.
15. “Canción de Paloma”. Bakarlaria: Eider Varela.
16. “Vals del caballero de Gracia”. Bakarlaria: Jose Javier Etxeberria.
17. “Schottish del Eliseo”. Bakarlariak: Eider Varela eta Jose Javier Etxeberria.












