Urkian eta Olaberrian Santikutz eguna ospatuko dute gaur
Itsasondoko Urkia auzoan eta Olaberrian Gurutze Deunaren edo Santakutzen festa eguna dute gaur. Urkian 11:00etan meza, ondoren hamaiketakoa, 14:30ean bazkaria eta 19:00etan Olarte Anaiak trikitilari taldea daude egitarauan. Larunbat arratsean eta igandean egun osoan ere festa egin zuten Urkian. Olaberrian, berriz, 16:30etik aurrera izango da jaia. Santakutz ermitara ez dute ohiko prozesiorik egingo, iaz ziklogenesi leherkorrak erabat deuseztuta utzi zuelako. Hara joan ordez, herrigunean antolatu du festa Kuttun guraso elkarteak. Trikitilarien doinupean elizara joango dira, eta han kutunak bedeinkatuko dituzte. Ondoren, azkeneko 12 hilabeteetan jaio diren zortzi ume olaberritarrei emango dizkie kutunak, amesgaizto eta adur txarrei aurre egiteko, sinesmen zaharraren arabera. Kuttun elkarteak seigarren urteurrena beteko du. Sortu zuteneko data gogoratzeko puxikei jare egingo diete airera, Olaberriko herria eta bertako eskola ezagutzeko gonbitarekin mezuak igorriz. Askaria eta jolasak ere izango dira. Azkenean, 18:30 aldera, marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, udaletxearen alboan.
Itsasondoko Urkia auzoan eta Olaberrian Gurutze Deunaren edo Santakutzen festa eguna dute gaur.
Urkian 11:00etan meza, ondoren hamaiketakoa, 14:30ean bazkaria eta 19:00etan Olarte Anaiak trikitilari taldea daude egitarauan. Larunbat arratsean eta igandean egun osoan ere festa egin zuten Urkian.

Olaberriko haurrak askaltzen, gaur, Santikutz eguneko kutunen ohitura berritu ondoren. Arg.: Aimar Maiz
Olaberrian, berriz, 16:30etik aurrera izango da jaia. Santakutz ermitara ez dute ohiko prozesiorik egingo, iaz ziklogenesi leherkorrak erabat deuseztuta utzi zuelako. Hara joan ordez, herrigunean antolatu du festa Kuttun guraso elkarteak. Trikitilarien doinupean elizara joango dira, eta han kutunak bedeinkatuko dituzte. Ondoren, azkeneko 12 hilabeteetan jaio diren zortzi ume olaberritarrei emango dizkie kutunak, amesgaizto eta adur txarrei aurre egiteko, sinesmen zaharraren arabera.
Kuttun elkarteak seigarren urteurrena beteko du. Sortu zuteneko data gogoratzeko puxikei jare egingo diete airera, Olaberriko herria eta bertako eskola ezagutzeko gonbitarekin mezuak igorriz. Askaria eta jolasak ere izango dira. Azkenean, 18:30 aldera, marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, udaletxearen alboan.











