Kontzertuak bihar gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko
Sei urte betetzen ditu aurten Beasaingo Gaztetxeak, eta urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte seigarren urteurrenarekin lotuta. Horietako bat izango da bihar gauekoa. Lau taldek kontzertua eskainiko dute gaztetxean bertan. Diskelma talde finlan...
Sei urte betetzen ditu aurten Beasaingo Gaztetxeak, eta urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte seigarren urteurrenarekin lotuta. Horietako bat izango da bihar gauekoa. Lau taldek kontzertua eskainiko dute gaztetxean bertan.
Diskelma talde finlandiarra da bihar gaztetxean ariko den taldeetako bat. Europan zeharreko bira egiten ari dira, eta Goierrin geldialdia egingo dute metal eta D-Beat estiloak egiten dituen musikariek. Raiser errioxarrak ere izango dira, trash punka egiten.
Hardcore medolikoa eta hardcore crust-a egiten duten Adrenalized talde donostiarra eta Zarauzko eta Urretxuko musikariek osatutako Hilkar taldeek ere kontzertua egingo dute Beasainen.