37. Gurutz Deunaren txirrindulari proba egingo dute igandean Seguran
Igandean, maiatzak 8, Javier Ormazabalen oroimenez Seguran antolatzen duten 37. Gurutz Deunaren txirrindulari proba egingo dute. Junior mailako kirolariek parte hartuko dute. Proba Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatu du, Segurako Udalaren, S...
Igandean, maiatzak 8, Javier Ormazabalen oroimenez Seguran antolatzen duten 37. Gurutz Deunaren txirrindulari proba egingo dute. Junior mailako kirolariek parte hartuko dute. Proba Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatu du, Segurako Udalaren, Segura Irratiaren, Gurutze Gorriaren eta hainbat enpresaren eta tabernaren laguntzarekin.
Kirolariak igande arratsaldeko lauretan abiatuko dira Germanene ingurutik, eta helmugan sartu aurretik 80,1 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Seguratik Zegamara joango dira txirrindulariak eta buelta hori bi aldiz egin beharko dute. Bigarren itzulian, Segurako sarrerako biribilgunean eskuinera hartu eta Idiazabalgo errotondan barrena Olaberria aldera joko dute. Handik Kateako bidegurutzean ezkerrera hartu eta Gabiriako bidegurutzetik pasatuz Lierniko gainera igoko dira. Mutiloan ezkerrera hartu eta berriz Segurara abiatuko dira.
Seguratik Idiazabalera eta Olaberriara joango dira, eta aurreko ibilbide bera osatuko dute, berriz Segurara itzultzeko. Seguratik, Zeraingo bidegurutzera abiatuko dira. Han buelta hartu eta Segura aldera joko dute. Segurako biribilgunean eskubira hartu eta Idiazabalera joango dira hurrena, eta handik Olaberrira iritsiko dira. Kateako bidegurutzean ezkerrera hartu eta Ormaiztegi aldera joko dute. Handik Mutiloako eta Gabiriako bidegurutzeetatik igarota, Lierniko gainera igoko dira. Mutiloatik igaro ondoren Seguran bukatuko dute proba.
Sari banaketa
Irabazleak Idiazabalgo Anaiak Garajeak jarritako garaikurra eskuratuko du. Taldekako saria Segurako Santa Barbara karrozeriak emango du eta mendiko saria berriz, Ordiziako Amonane pubak.