Bihar kantaldia eta antzerkia egingo dituzte Segurako Botikaxahar kultur gunean
Bihar ostirala, maiatzak 6, Iparra-Hegoak eta Elorri elkarteak antolatuta kantaldia eta antzerkia egingo dituzte Botikaxahar kultur gunean, 19:30etan hasita. Kantaldirako zein antzerkirako sarrera doan izango da. Iparra-Hegoak eta Elorri elkarteak...
Bihar ostirala, maiatzak 6, Iparra-Hegoak eta Elorri elkarteak antolatuta kantaldia eta antzerkia egingo dituzte Botikaxahar kultur gunean, 19:30etan hasita. Kantaldirako zein antzerkirako sarrera doan izango da.
Iparra-Hegoak eta Elorri elkarteak Iparra-Hegoa kultur astea antolatzeaz gain, urtean zehar beste zenbait kultur ekitaldi egiteko erabakia hartu zuten. Ekitaldi horiek egiteko Segura Irratiarena den eta irratiaren azpian dagoen lokala erabiliko dute. Bi elkarteak arduratu ziren aretoa txukuntzeaz eta kultur ekitaldiak egiteko moduan jartzeaz. Botikaxahar izena jarri zioten. Gaurko ekitaldiak izango dira antolatzen dituzten bigarrenak.
Maddi Lagunekin taldearen saioa
Lehendabizi Maddi Lagunekin taldeko kideek kantaldia egingodute. Talde horretako partaide guztiak Azkaingoak dira (Iparraldea) eta gisa horretako kontzertu ugari ematen dute. 6-7bat abesti kantatuko dituzte gaurko saioan.
Jarraian Eta Karmele? izeneko antzerkiaz gozatu ahalko dute bertaratutakoek. 45 bat minutuko iraupena izango du. Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias dira aktoreak. Gidoia berriz, Samara Velterena da.
Absurduaren antzerkitik gertu dagoen lan horrek, umorea tresnatzat hartuta, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko gogoeta egiten du.