Bildu legez kanporatzearen aurka bilkurak deitu dituzte sindikatuek Goierrin
Goierriko gehiengo sindikalak udaletxe, ikastetxe eta industrialdeetan denera 22 bilkura antolatu ditu, biharko –ostirala–, ilegalizazioen kontra. Bildu koalizioari maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko aukera utzi ala ez Auzitegi Konstituzionalak gaur gauerdirako erabaki aurretik egin dute deialdia ELAk, LABek, STEE-EILASek, EHNEk eta Hiru sindikatuek. Legez kanporatzeen aurka elkarretaratzeak bihar goizean dira, 22 tokitan. Ordu erdiko iraupeneko bilkurak izango dira, Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez! leloarekin, Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak legez kanpo jarri izana errefusatzeko. Epai hori Espainiako Gobernuaren «erabaki politiko baten ondorio» dela baloratu dute sindikatuek, «euskal auzian Zapaterok goitik behera politikako eta hedabideetako eskuin muturrak ezartzen dion agenda betetzen baitu». Bildu legez kanporatzeko erabakia epaileen esku utzi izana «koldarkeria nabarmena» da, «parlamentuko oposizioaren presioa gainetik kentzeko». Eskubide demokratikoen alde eta aukera guztiek politikan parte hartzea defendituko duela adierazi du euskal gehiengo sindikalak. Bestetik, Espainiako Gobernuari eskatu dio «egoera politikoaren arabera» joka dezala, «normalizazio eszenatoki baten aldeko konpromisoa» hartu eta herritar guztiei politikan aritzeko eskubidea bermatuta. Langileei dei egin diete gaurko antolatutako elkarretaratzeetan parte har dezaten. Elkarretaratzeak, bihar Beasain: Udaletxea (11:30), CAF (11:00), Guerra (13:45), Indar (13:30), Estanda (12:00). Idiazabal. Jaso (10:00). Itsasondo. Jaso (11:30). Lazkao. Udaletxea (11:30), ikastola (11:30), Legaia/Goian enpresak (09:30). Legazpi. Udaletxea (11:30), industrialdean (13:30). [...]
Goierriko gehiengo sindikalak udaletxe, ikastetxe eta industrialdeetan denera 22 bilkura antolatu ditu, biharko –ostirala–, ilegalizazioen kontra. Bildu koalizioari maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko aukera utzi ala ez Auzitegi Konstituzionalak gaur gauerdirako erabaki aurretik egin dute deialdia ELAk, LABek, STEE-EILASek, EHNEk eta Hiru sindikatuek. Legez kanporatzeen aurka elkarretaratzeak bihar goizean dira, 22 tokitan.
Ordu erdiko iraupeneko bilkurak izango dira, Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez! leloarekin, Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak legez kanpo jarri izana errefusatzeko. Epai hori Espainiako Gobernuaren «erabaki politiko baten ondorio» dela baloratu dute sindikatuek, «euskal auzian Zapaterok goitik behera politikako eta hedabideetako eskuin muturrak ezartzen dion agenda betetzen baitu».
Bildu legez kanporatzeko erabakia epaileen esku utzi izana «koldarkeria nabarmena» da, «parlamentuko oposizioaren presioa gainetik kentzeko».
Eskubide demokratikoen alde eta aukera guztiek politikan parte hartzea defendituko duela adierazi du euskal gehiengo sindikalak. Bestetik, Espainiako Gobernuari eskatu dio «egoera politikoaren arabera» joka dezala, «normalizazio eszenatoki baten aldeko konpromisoa» hartu eta herritar guztiei politikan aritzeko eskubidea bermatuta.
Langileei dei egin diete gaurko antolatutako elkarretaratzeetan parte har dezaten.
Elkarretaratzeak, bihar
- Beasain: Udaletxea (11:30), CAF (11:00), Guerra (13:45), Indar (13:30), Estanda (12:00).
- Idiazabal. Jaso (10:00).
- Itsasondo. Jaso (11:30).
- Lazkao. Udaletxea (11:30), ikastola (11:30), Legaia/Goian enpresak (09:30).
- Legazpi. Udaletxea (11:30), industrialdean (13:30).
- Olaberria. Carrefour (11:30).
- Ordizia. Udaletxea (11:30), San Jose egoitza (11:30), ikastola biak (11:00), Orkli (09:30).
- Ormaiztegi. Irizar (12:30).
- Zadibia. Udaletxea (11:30).
- Zumarraga-Urretxu. Bi udaletakoek Areizaga-Kalebarren plazan (11:30), Zumarragako Industrialdea (13:30).