Dantzari Txiki eguna egingo dute igandean Legorretan
Festa usaina hartzen ari da Legorreta. Hilabetera hurbildu dira Azentzio jaiak egutegian. Ekainaren lehen astean ospatuko dira urteko festa nagusiak, baina bien bitartean ez da geldirik egongo herria. Festa giroa pizteko ekitaldiak asteburu honetan bertan izango dira. Larunbatean danborradako entsegua egingo dute, eta igandean dantzari txikiek alaituko dituzte herriko kaleak. Jaietako egitaraua osatzen ari diren bitartean –karteleko irudia aukeratu dute, adibidez, bozketa herrikoian, Amaia Iturriozena– ekitaldiak prestatzen hasiko dira. Horietako bat danborrada da. 13 urtetik gorako legorretarrek parte hartu ahalko dute. Lehenbiziko entsegua larunbatean da, 12:45ean, Harripila kiroldegian. «Entseguetara joan egin behar da danborradan parte hartu ahal izateko», aurreratu dute antolatzaileek. Bost dantza talde igandean Hamaikagarren aldiz Dantzari Txiki eguna ospatuko dute, igandean. Goiz eta arratsalde daude ekitaldiak, Irrintzi Alai taldeak eta udaleko Kultura Batzordeak antolatuta. Hala ere, dantzarien saioak eguerdira arte izango dira. Lau talde gonbidatu ditu Legorretako Irrintzi Alaik: Aurtzaka (Beasain), Jakintza (Ordizia), Iztueta (Zaldibia) eta Nafarroako Aresokoa. Legorretarrek ere parte hartuko dute. Goizean, 11:00etan elkartuko dira Korta eta Zapas enparantzan. Eguerdian aterako dira desfilean. Herriguneko auzuneetan geldialdiak egingo dituzte, pieza batzuk dantzatzeko. Azkenik, 13:00etan, plazan bilduko dira atzera denak, elkarrekin dantza batzuk batera egiteko, Ikurrin dantza eta Aurreskua, tartean. Arratsaldean pailazo emanaldiarekin osatuko dute Dantzari Txiki eguneko [...]
Festa usaina hartzen ari da Legorreta. Hilabetera hurbildu dira Azentzio jaiak egutegian. Ekainaren lehen astean ospatuko dira urteko festa nagusiak, baina bien bitartean ez da geldirik egongo herria. Festa giroa pizteko ekitaldiak asteburu honetan bertan izango dira. Larunbatean danborradako entsegua egingo dute, eta igandean dantzari txikiek alaituko dituzte herriko kaleak.
Jaietako egitaraua osatzen ari diren bitartean –karteleko irudia aukeratu dute, adibidez, bozketa herrikoian, Amaia Iturriozena– ekitaldiak prestatzen hasiko dira. Horietako bat danborrada da. 13 urtetik gorako legorretarrek parte hartu ahalko dute. Lehenbiziko entsegua larunbatean da, 12:45ean, Harripila kiroldegian. «Entseguetara joan egin behar da danborradan parte hartu ahal izateko», aurreratu dute antolatzaileek.
Bost dantza talde igandean
Hamaikagarren aldiz Dantzari Txiki eguna ospatuko dute, igandean. Goiz eta arratsalde daude ekitaldiak, Irrintzi Alai taldeak eta udaleko Kultura Batzordeak antolatuta. Hala ere, dantzarien saioak eguerdira arte izango dira.
Lau talde gonbidatu ditu Legorretako Irrintzi Alaik: Aurtzaka (Beasain), Jakintza (Ordizia), Iztueta (Zaldibia) eta Nafarroako Aresokoa. Legorretarrek ere parte hartuko dute.
Goizean, 11:00etan elkartuko dira Korta eta Zapas enparantzan. Eguerdian aterako dira desfilean. Herriguneko auzuneetan geldialdiak egingo dituzte, pieza batzuk dantzatzeko. Azkenik, 13:00etan, plazan bilduko dira atzera denak, elkarrekin dantza batzuk batera egiteko, Ikurrin dantza eta Aurreskua, tartean.
Arratsaldean pailazo emanaldiarekin osatuko dute Dantzari Txiki eguneko programa. Segi Jotzen! ikuskizuna 16:30ean hasiko da, Herri Zineman.
Dantzari Txiki eguneko kalejirak egin ahal izateko, Legorretako Udalak aldaketa batzuk egingo ditu trafikoan eta aparkalekuetan, iganderako.
12:00etatik 13:00etara kale osoa –Patxikonetik Kaxeta gainera– itxita egongo da ibilgailuentzat. Kotxeak baimendu gabeko lekuetan ez uzteko ere eskatu dute. Aparkalekuak udaletxe atzean, eskola aldean eta Bidarte auzoan daudela gogorarazi du Udalak.
Ikuskaria Aldapa Haundin
Larunbat arratsaldean Sagarraren denbora filmaren aurkezpena eta emanaldia egingo dute Legorretako Aldapa Haundi elkartean, 19:00etan. Txaber Larreategi, filmaren zuzendaria, bertan izango da azalpenak bertatik bertara emateko.