Ekonomia eta hirigintza izango dira Legazpiko PSE-EEren ardatz nagusiak
Legazpiko PSE-EE alderdiak aste honetan aurkeztu ditu bere hautagaiak eta datozen hauteskundeetarako programa. Oscar Valbuena alkategaiak azaldu duenez, «erregenerazio ekonomikoa, hirigintza, gizarte zerbitzuak eta garapen jasangarria» izango dira sozialisten programaren ardatz nagusiak. Herriko mugikortasun plana «hankamotz» jaio zela dio Valbuenak. Hala, datozen lau urteetara begira, barrera arkitektonikoak kentzea proposatzen du, eta herriko trafikoa arintzeko, Olaondoko biribilgunea eta Minibusaren garrantzia azpimarratu ditu. Bidegorriak bukatu eta aparkamenduaren arazoari heldu behar zaiola uste du. Horretarako, herri barruan minibusaren erabilera bultzatu eta TAOrik gabeko aparkaleku mugatuak jarri behar direla dio. Horrekin lotuta, 2012. urterako, kale nagusia erdi-peatonal egiteko aukera ikusten du. Hirigintza eta ekonomia Egun martxan dauden hirigintza lanak bukatu eta Urtatzolan eta Bikuña-Aiztonagan babes ofizialeko etxebizitzak egin nahi dituzte. «Ez dugu ahaztu behar Legazpik lurzoru mugatua duela; ezin du eraiki eta eraiki jarraitu, auzoak zaharberritu behar ditu». Hala, Eusko Jaurlaritzak onartu duen laguntza planaren bidez, San Inazio, San Martin eta Arantzazu auzoak berritu nahi dituzte. Sozialisten ustez, «erregenerazio ekonomikoa izango da datorren legegintzaldiko lanik garrantzitsuena eta zailena». Valbuenaren ustez, Legazpiko ekonomiak dependentzia handiegia izan du metal eta siderurgia arloarekiko, eta sektore hori ziklo baten bukaerara iritsi denean, «horren eragina jasaten ari gara». Zentzu horretan, industria dibertsifikazioa eta industriarako zoru gehiagoren beharra jasotzen dituzte [...]
Legazpiko PSE-EE alderdiak aste honetan aurkeztu ditu bere hautagaiak eta datozen hauteskundeetarako programa. Oscar Valbuena alkategaiak azaldu duenez, «erregenerazio ekonomikoa, hirigintza, gizarte zerbitzuak eta garapen jasangarria» izango dira sozialisten programaren ardatz nagusiak.
Herriko mugikortasun plana «hankamotz» jaio zela dio Valbuenak. Hala, datozen lau urteetara begira, barrera arkitektonikoak kentzea proposatzen du, eta herriko trafikoa arintzeko, Olaondoko biribilgunea eta Minibusaren garrantzia azpimarratu ditu. Bidegorriak bukatu eta aparkamenduaren arazoari heldu behar zaiola uste du. Horretarako, herri barruan minibusaren erabilera bultzatu eta TAOrik gabeko aparkaleku mugatuak jarri behar direla dio. Horrekin lotuta, 2012. urterako, kale nagusia erdi-peatonal egiteko aukera ikusten du.
Hirigintza eta ekonomia
Egun martxan dauden hirigintza lanak bukatu eta Urtatzolan eta Bikuña-Aiztonagan babes ofizialeko etxebizitzak egin nahi dituzte. «Ez dugu ahaztu behar Legazpik lurzoru mugatua duela; ezin du eraiki eta eraiki jarraitu, auzoak zaharberritu behar ditu». Hala, Eusko Jaurlaritzak onartu duen laguntza planaren bidez, San Inazio, San Martin eta Arantzazu auzoak berritu nahi dituzte.
Sozialisten ustez, «erregenerazio ekonomikoa izango da datorren legegintzaldiko lanik garrantzitsuena eta zailena». Valbuenaren ustez, Legazpiko ekonomiak dependentzia handiegia izan du metal eta siderurgia arloarekiko, eta sektore hori ziklo baten bukaerara iritsi denean, «horren eragina jasaten ari gara». Zentzu horretan, industria dibertsifikazioa eta industriarako zoru gehiagoren beharra jasotzen dituzte hauteskunde programan.
Legazpik Euskadiko Berrikuntza Sarean tokia izan behar duela uste du, eta horretarako, «AHTak eta Beasain-Durango errepideak eskaintzen duten aukera aprobetxatu» behar dela dio.
Garapen jasangarria
Zaborren kudeaketari dagokionean, bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin du Valbuenak. Agenda 21 ekimenaren barruan, herritarrak kontzientziatzeko ekintzekin jarraitu behar dela dio. Azpiegitura hidraulikoak hobetu eta hainbat auzotako argiteria berritzea proposatu du.
Gizarte arloa
Azkenik, gizarte arloan lanpostuak sortu eta asistentzia arloko zerbitzuak hobetu behar direla uste dute. Beste neurri bat, mugikortasun arazoak dituzten adinekoentzat alokairu sozialeko etxebizitzak bultzatzea izango da. Herriko hainbat elkartetako ordezkariekin bildu eta gero, Gizarte Zentroko instalazioak hobetzeko beharra ikusi dute, eta Iratarri elkarteari babes publikoa eman behar zaiola aldarrikatu dute.