Eluska Gerriko da Segurako Udalerako Bilduren zerrendaburua
Bilduk Segurarako prestatu duen herri programa eta haustesle zerrenda aurkezteko ekitaldia egin du gaur arratsaldean Segurako kultur etxean. Segurako Udalerako Bilduren zerrendaburua Eluska Gerriko dela eman dute jakitera. Gerrikorekin batera beste ...
Bilduk Segurarako prestatu duen herri programa eta haustesle zerrenda aurkezteko ekitaldia egin du gaur arratsaldean Segurako kultur etxean. Segurako Udalerako Bilduren zerrendaburua Eluska Gerriko dela eman dute jakitera. Gerrikorekin batera beste honako lagun hauek daude zerrendan: Asier Alustiza, Idoia Lopetegi, Ibai Telleria, Enetz Olano, Nagore Zaton, Jose Inazio Insausti, Iosune Telleria, Iñaki Albizu, Kontxi Pedrosa, Jon Sarasola eta Nagore Murgiondo. Euskal Herrian «ireki den eskenatoki berrian» beraien aletxoa jartzeko ilusioz daudela eta konpromisoak hartzeko prest daudela esan dute. Bestetik, beraien erronka nagusien inguruan azalpenak eman dituzte. Hauek dira, besteak beste: udal funtzionamenduan gardentasuna bermatzea, herritarren parte hartzea ahalbidetzeko bideak irekitzea, hirigintzan dituzten “puntu beltzak” ezabatzea eta euskararen erabilera sustatzea eta UEMAren bidez eremu euskalduna sortzea.