Ikastolak Herri Urratsera joateko antolatu duen autobusean lekua dago oraindik
Andramendi Ikastolak Herri Urratsera joateko antolatu duen autobusean lekua dago oraindik. Igandean egingo dute Senpereko lakuaren bueltan (Lapurdi) Herri Urrats jaia iparraldeko Ikastolek. Herri Urratsera Ikastolak antolatu duen autobusean joan nahi d...
Andramendi Ikastolak Herri Urratsera joateko antolatu duen autobusean lekua dago oraindik. Igandean egingo dute Senpereko lakuaren bueltan (Lapurdi) Herri Urrats jaia iparraldeko Ikastolek. Herri Urratsera Ikastolak antolatu duen autobusean joan nahi duenak, gaur edo bihar eman beharko du izena Ikastolara deituta: 943 88 96 17.
Autobusa 09:00etan irtengo da Beasaingo Barrendain plazatik, tren geltoki paretik. Senperetik 18:30ean irtengo da autobusa Beasaina bueltan. Pertsona bakoitzeko bederatzi euro ordaindu beharko da autobusa.