Jose Migel Santamaria da EAJren alkategaia Ordizian
Orain lau urte bezalaxe, Jose Migel Santamaria Ordiziako Udaleko gaur egungo alkatea da EAJren Ordiziako hautagaia Ordiziako alkatetzarako. Judith Otegi, Arantxa Garin, Jose Inazio Iturriotz, Ion Txurruka –gaur egungo ogasun eta kirol zinegotzia– eta Inma Goiburu dira EAJren zerrendan hurrenak. EAJren Ordiziako hautagai zerrendak “berrikuntza eta esperientzia” batzen dituela esan du Santamariak. “Hautagaien artean politikak eta lan arloko esperientziak bat egiten dute”. 2007ko zerrendarekin alderatuz, 13 hautagaietatik 10 berriak dira. “Helburua Ordiziako behar eta erronka nagusiei aurre egitea da, lidergo tinko batetik abiatuz, ondo definitutako lehentasunekin eta horiek exekutatzeko ahalmenarekin”. Zerrendako pertsona gehienak “herriko mugimendu sozial eta kulturaletan duten inplikazioak” zerrendari “balio erantsia” ematen diola nabarmendu du EAJren alkategaiak. “Ordiziako nortasuna, jendea eta beharrak ondo ezagutzen dituzte”. Santamariak adierazi du ez dutela zailtasunik izan zerrenda osatzerakoan, eta hautagai guztien inplikazioa eskertu du: “Eskerrik asko Mireni eta Joni bereziki, lau urteotan egin duten lan guztiagatik, eta gainontzekoei ere bai, Ordiziarekiko duzuen ilusioa eta esperientzia eskaintzeagatik”. Alderdiak hauteskundeetara eramango duen programa laster ezagutaraziko dutela esan du hautagaiak. Epe ertain eta luzean pentsatuta egin dela dio: “Ordiziak aurrez aurre ditu hainbat proiektu estrategiko eta guk horien alde segituko dugu borrokan. Horiek gauzatzeko gurea bezalako alderdi indartsu batek lideratutako gobernua behar dugu”. Euzko Alderdi [...]
Orain lau urte bezalaxe, Jose Migel Santamaria Ordiziako Udaleko gaur egungo alkatea da EAJren Ordiziako hautagaia Ordiziako alkatetzarako. Judith Otegi, Arantxa Garin, Jose Inazio Iturriotz, Ion Txurruka –gaur egungo ogasun eta kirol zinegotzia– eta Inma Goiburu dira EAJren zerrendan hurrenak. EAJren Ordiziako hautagai zerrendak “berrikuntza eta esperientzia” batzen dituela esan du Santamariak. “Hautagaien artean politikak eta lan arloko esperientziak bat egiten dute”. 2007ko zerrendarekin alderatuz, 13 hautagaietatik 10 berriak dira. “Helburua Ordiziako behar eta erronka nagusiei aurre egitea da, lidergo tinko batetik abiatuz, ondo definitutako lehentasunekin eta horiek exekutatzeko ahalmenarekin”.
Zerrendako pertsona gehienak “herriko mugimendu sozial eta kulturaletan duten inplikazioak” zerrendari “balio erantsia” ematen diola nabarmendu du EAJren alkategaiak. “Ordiziako nortasuna, jendea eta beharrak ondo ezagutzen dituzte”. Santamariak adierazi du ez dutela zailtasunik izan zerrenda osatzerakoan, eta hautagai guztien inplikazioa eskertu du: “Eskerrik asko Mireni eta Joni bereziki, lau urteotan egin duten lan guztiagatik, eta gainontzekoei ere bai, Ordiziarekiko duzuen ilusioa eta esperientzia eskaintzeagatik”.
Alderdiak hauteskundeetara eramango duen programa laster ezagutaraziko dutela esan du hautagaiak. Epe ertain eta luzean pentsatuta egin dela dio: “Ordiziak aurrez aurre ditu hainbat proiektu estrategiko eta guk horien alde segituko dugu borrokan. Horiek gauzatzeko gurea bezalako alderdi indartsu batek lideratutako gobernua behar dugu”. Euzko Alderdi Jeltzalea “kudeaketaren, fidagarritasunaren, egiten jakitearen, iraunkortasunaren eta umiltasunaren sinonimo” dela gogoratu du.
EAJren Ordiziako hautagai zerrenda
1.- Jose Migel Santamaria Ezeiza (Ordiziako alkatea 2007-2001 legealdian)
2.- Judith Otegi Lopez de Murillas
3.- Arantzazu Garin Garmendia
4.- Jose Inazio Iturriotz Gotor
5.- Ion Txurruka Etxezarreta (Ogasun eta kiroletako zinegotzia 2007-2011 legealdian)
6.- Inma Goiburu Esnaola (Independientea)
7.- Bittor Iñaki Bolinaga Alzelai (Independientea)
8.- Ainhoa Zurutuza Arza
9.- Juan Felix Garcia Amigot (Independientea)
10.- Jesus Mari Ormaetxea Garro
11.- Miren Iturriotz Insausti
12.- Miren Auzmendi Urkiola (Jaietako, azoketako eta gazteria zinegotzia 2007-2011 legealdian)
13.- Joseba Aranburu Ganzarain
-Ordezkoak-
1.- Larraitz Barandiaran Garmendia
2.- Julen Bereziartua Estensoro
3.- Maria Angeles Iturriotz Aldanondo