Josi Insausti da Hamaikabaten hautagaia Beasaingo Udalerako
“Aniztasuna eta partaidetza” bultzatzeko asmoz aurkeztuko da Beasaingo Hamaikabat alderdia maiatzaren 22ko hauteskundeetara. Josi Insausti da zerrendaburua, eta hamazazpi hautagaitatik hamabi independenteak dira. Insaustik atzo egindako aurkezpenean azaldu zuenez, Hamaikabaten “zerrendan, proiektu abertzale honekin konpromisoa duten aurpegi berriak daude, independenteak haietako asko, eta haien ondoan, kudeaketa publikoan izandako ibilbideagatik ezagunak diren pertsonak”. Hamaikabatek, “ikuspegi abertzale batekin eta udal gobernu plural eta bateratzaile batean oinarrituta” lan egin nahi du Beasainen datozen lau urteetan, “herritarren beharrei erantzun garbi eta eraginkorra emanda”. Horretarako herria ondo ezagutzen duten gizonez eta emakumez osatutako taldea aurkeztu du alderdiak, Insaustiren arabera. Zerrendan independente asko egoteak, “proiektu abertzale berri batekiko eta haren ezaugarriekiko konpomisoa dagoela” zehaztu du udalerako hautagaiak: “Batzean oinarritutako politika egiteko modu berri batetiko, eta frontismoa edo bloke politika egin beharrean, adostasunaren alde egiteko konpromisoa”. “Gehiengo abertzalea abiapuntutzat” Beasaingo gizartean dagoen aniztasun soziologikoa kontuan hartuta, Hamaikabateko kideek uste dute “Beasainek gehiengo abertzalea abiapuntutzat hartuta hazi eta garatu behar duela, gobernu jardun pluralista eta bateratzaile batekin”. Insaustiren arabera, ezin da agintekerian oinarritutako gobernurik egon, eta ezta “inposizioa beste helbururik ez duten blokeak sortu”. Hamaikabat horregatik sortu zela ere azpimarratu du Beasaingo hautagaiak, “ez dugulako abertzaletasun frontistarik nahi”. Herritarren partaidetzan oinarritutako gobernu jarduera bultzatu nahi du Hamaikabatek Beasainen, [...]
“Aniztasuna eta partaidetza” bultzatzeko asmoz aurkeztuko da Beasaingo Hamaikabat alderdia maiatzaren 22ko hauteskundeetara. Josi Insausti da zerrendaburua, eta hamazazpi hautagaitatik hamabi independenteak dira. Insaustik atzo egindako aurkezpenean azaldu zuenez, Hamaikabaten “zerrendan, proiektu abertzale honekin konpromisoa duten aurpegi berriak daude, independenteak haietako asko, eta haien ondoan, kudeaketa publikoan izandako ibilbideagatik ezagunak diren pertsonak”.
Hamaikabatek, “ikuspegi abertzale batekin eta udal gobernu plural eta bateratzaile batean oinarrituta” lan egin nahi du Beasainen datozen lau urteetan, “herritarren beharrei erantzun garbi eta eraginkorra emanda”. Horretarako herria ondo ezagutzen duten gizonez eta emakumez osatutako taldea aurkeztu du alderdiak, Insaustiren arabera.
Zerrendan independente asko egoteak, “proiektu abertzale berri batekiko eta haren ezaugarriekiko konpomisoa dagoela” zehaztu du udalerako hautagaiak: “Batzean oinarritutako politika egiteko modu berri batetiko, eta frontismoa edo bloke politika egin beharrean, adostasunaren alde egiteko konpromisoa”.
“Gehiengo abertzalea abiapuntutzat”
Beasaingo gizartean dagoen aniztasun soziologikoa kontuan hartuta, Hamaikabateko kideek uste dute “Beasainek gehiengo abertzalea abiapuntutzat hartuta hazi eta garatu behar duela, gobernu jardun pluralista eta bateratzaile batekin”. Insaustiren arabera, ezin da agintekerian oinarritutako gobernurik egon, eta ezta “inposizioa beste helbururik ez duten blokeak sortu”. Hamaikabat horregatik sortu zela ere azpimarratu du Beasaingo hautagaiak, “ez dugulako abertzaletasun frontistarik nahi”.
Herritarren partaidetzan oinarritutako gobernu jarduera bultzatu nahi du Hamaikabatek Beasainen, eta horretarako hainbat pauso emango dituzte: “Partaidetza eta adierazpen bide egokiak jarri, beasaindarrak udal kudeaketatik gertu egon daitezen lortu, eta ondo informatutako gizarte baten bidez kudeaketa egiteko konpromisoa hartu”.
Lan ildoak
Pauso eta helburu horiek lortzeko asmoz, Hamaikabateko alkategaiak beste era bateko udal kudeaketa baten alde egingo duela adierazi du, eta zein alorretan lan egingo duten aurreratu du. Zirkulario eta aparkaleku arazoei helduko diete Hamaikabateko kideek, merkataritzaten eta ostalaritzaren alde egingo dute, elkarteen, gobernuz kanpoko erakundeen eta kultur eta kirol erakundeen ekimanak babestuko dituzte eta herriko langabetuei laguntzeko ekimenak proposatuko dituzte.
Helburu horiek denak lortzeko gai direla aipatu du Insaustik, eta orain arte egindako lana ere nabarmendu du: “Gogorarazi beharra dago azken legealdi honetan udal kudeaketan parte hartu dugula eta horrek hainbat lorpen ekarri dizkiola herriari: Gernika pasealekuko frontoia estali dugu, Iturrioz kalea oinezkoentzat egokitu dugu, kaleak oinezkoentzat egokitzeko planetik kanpo geratu baitzen kale hau, eta Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziaren azterketa egin dugu. Horren ondorioak datorren legealdian jarri beharko dira abian”.