Marisa Sanchez da PSEren alkategaia Olaberrirako
PSE-EE alderdiak publikoki aurkeztu du Olaberriko Udalerako alkategaia. Marisa Sanchez Martinez da alderdi sozialistaren zerrendaburu Olaberrian. 31 urte ditu, eta Zuzenbidea ikasten ari da. Kargu politikoetan eta erakundeetan «esperientzia zabala» du, PSE-EEren prentsa oharrean dioenez. Alderdi Sozialistako militante 1999tik da Marisa Sanchez, eta gazteen sailean jardun da. Udalerako alkategai aurkeztu ondoren, bere eginahala kudeaketa «eraginkorra eta gardena» lortzeko izango dela esan du, «udalerriaren benetako beharretarako aurrekontuen administrazio egokia» eginez. PSEk zazpi hautagaiko zerrenda dauka Olaberrian. Sanchez zerrendaburuaren ondoren honakook osatzen dute hautagaitza, ordena berean: Marisa Sanchez Martinez; 2. Ivan Santibañez Acosta; 3. Ana Jesus Auzmendi Caballero; 4. Blas Fuentes Maestro; 5. Maria Rocio Acosta Alfonso; 6. Antonio Gutierrez Martinez; eta 7. D. Alfonso Santibañez Vazquez.
PSE-EE alderdiak publikoki aurkeztu du Olaberriko Udalerako alkategaia. Marisa Sanchez Martinez da alderdi sozialistaren zerrendaburu Olaberrian. 31 urte ditu, eta Zuzenbidea ikasten ari da. Kargu politikoetan eta erakundeetan «esperientzia zabala» du, PSE-EEren prentsa oharrean dioenez.
Alderdi Sozialistako militante 1999tik da Marisa Sanchez, eta gazteen sailean jardun da.
Udalerako alkategai aurkeztu ondoren, bere eginahala kudeaketa «eraginkorra eta gardena» lortzeko izango dela esan du, «udalerriaren benetako beharretarako aurrekontuen administrazio egokia» eginez.
PSEk zazpi hautagaiko zerrenda dauka Olaberrian. Sanchez zerrendaburuaren ondoren honakook osatzen dute hautagaitza, ordena berean: Marisa Sanchez Martinez; 2. Ivan Santibañez Acosta; 3. Ana Jesus Auzmendi Caballero; 4. Blas Fuentes Maestro; 5. Maria Rocio Acosta Alfonso; 6. Antonio Gutierrez Martinez; eta 7. D. Alfonso Santibañez Vazquez.














