Zahartze prozesu aktiboak adinekoengan onura ugari dituela nabarmendu dute
Zahartze prozesu aktiboak adineko pertsonengan onura ugari dituela nabarmendu dute Monica Marañon eta Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko partaidetza eta ongizate zinegotziek. Zu zara giltza ekimenaren barruan aurten egingo duten ekimenari Zahartze aktiboa izena eman diote, eta mezu hori kaleratzeko gaiari lotutako film eta antzezlan bana izango dira Ordizian datorren astean. Afagi elkarteko Koldo Aulestiaren eta Kimetz elkarteko Chari Campanoren laguntza izan dute bi zinegotziek aurkezpenean. “Zahartze aktiboak nagusien osasuna mantendu, eta adinekoen autonomia eta menpekotasun eza luzatzen laguntzen du”, Dubreuilen ustez. Helduen bizitza kalitatea hobetzeko “osasuna, hezkuntza, eta menpekotasunaren prebentziorako eta autonomiaren sustapenerako politikak” lehenetsi behar direla dio. Marañonen arabera, berriz, administrazio publikoaren eta gizartearen ardura da adinekoen parte hartzea sustatzeko beharrezko organo, instrumentu eta foroak sustatzea. “Ordiziako gizarteak helduen benetako parte hartzea antolatzeko gai izan behar du, horien ongizatea bermatu eta beraien esperientzia, ezagupena, zuhurtasuna, zentzutasuna eta moderazioa bezalako gaitasunak aprobetxatzeko”. Hori da, Marañonen iritziz, “gizarte orekatuagoa eraikitzeko” bidea. Film eta antzezlan bana Zahartze prozesu horretan genero ikuspegia ere aintzat hartu behar dela adierazi dute, eta «emakumeak, eta osasuna eta autonomia mugatua» dutenak gogoan, partaidetzarako delegazioak bi ekintza antolatu ditu datorren asterako. Hilaren 10ean, asteartea, Cuidadores filma proiektatuko dute doan antzokian, 19:00etan, eta hilaren 14an, larunbata, Ellas bailan solas [...]
Zahartze prozesu aktiboak adineko pertsonengan onura ugari dituela nabarmendu dute Monica Marañon eta Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko partaidetza eta ongizate zinegotziek. Zu zara giltza ekimenaren barruan aurten egingo duten ekimenari Zahartze aktiboa izena eman diote, eta mezu hori kaleratzeko gaiari lotutako film eta antzezlan bana izango dira Ordizian datorren astean. Afagi elkarteko Koldo Aulestiaren eta Kimetz elkarteko Chari Campanoren laguntza izan dute bi zinegotziek aurkezpenean.
“Zahartze aktiboak nagusien osasuna mantendu, eta adinekoen autonomia eta menpekotasun eza luzatzen laguntzen du”, Dubreuilen ustez. Helduen bizitza kalitatea hobetzeko “osasuna, hezkuntza, eta menpekotasunaren prebentziorako eta autonomiaren sustapenerako politikak” lehenetsi behar direla dio.
Marañonen arabera, berriz, administrazio publikoaren eta gizartearen ardura da adinekoen parte hartzea sustatzeko beharrezko organo, instrumentu eta foroak sustatzea. “Ordiziako gizarteak helduen benetako parte hartzea antolatzeko gai izan behar du, horien ongizatea bermatu eta beraien esperientzia, ezagupena, zuhurtasuna, zentzutasuna eta moderazioa bezalako gaitasunak aprobetxatzeko”. Hori da, Marañonen iritziz, “gizarte orekatuagoa eraikitzeko” bidea.
Film eta antzezlan bana
Zahartze prozesu horretan genero ikuspegia ere aintzat hartu behar dela adierazi dute, eta «emakumeak, eta osasuna eta autonomia mugatua» dutenak gogoan, partaidetzarako delegazioak bi ekintza antolatu ditu datorren asterako. Hilaren 10ean, asteartea, Cuidadores filma proiektatuko dute doan antzokian, 19:00etan, eta hilaren 14an, larunbata, Ellas bailan solas antzezlanarekin gozatu ahal izango da Plaza Nagusian eta Garagartza Plazan.
Aulestiak Afagiren izenean, eta Campanok Kimetzenean, honako eskaera egin diote erakundeei eta gizarteari: “Adinekoen giza aberastasuna kontuan hartu behar da, eta haien aprobetxamendurako eta sustapenerako ereduak eraiki behar dira”. Zahartze aktiboa belaunaldi guztien erantzukizuna dela diote.