Zegamako Gaztelekuak oporretan antolatutako ekintzek “harrera ona” izan dute
Aste Santuko oporretan hainbat ekintza egin zituzten Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan. Ainitze Azurmendi bertako arduradunak jakitera eman duenez jende askok parte hartu du ekintza horietan, eta beraz, oso gustura dago jasotako erantzunarekin. Lehend...
Aste Santuko oporretan hainbat ekintza egin zituzten Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan. Ainitze Azurmendi bertako arduradunak jakitera eman duenez jende askok parte hartu du ekintza horietan, eta beraz, oso gustura dago jasotako erantzunarekin.
Lehendabizi makillaje ikastaroa egin zuten. 15 neskek parte hartu zuten bertan eta makillatzeko hainbat teknika ikasteko aukera izan zuten. Apirilaren 20an henna bidezko tatuajeak nola egiten diren ikasi ahal izan zuten eta Azurmendiren hitzetan «arrakasta handia» lortu zuen ikastaro horrek.
Apirilaren 28an bazkaria egin zuten Murgizelai parkean. Guztira 43 nerabek parte hartu zuten. «Bazkaria guztien artean prestatu zuten eta ondoren altxorraren bila jolasean ibili ziren, giro bikainean».
Azkenik, eta Emanzipakzio programaren barruan, Irurako gazte talde bat izan zen Zegaman antzerki tailerra ematen. Antzerkia egiteko oinarrizko baliabideak erakutsi zizkieten irurarrek zegamarrei.
Ohiko ordutegia
Behin oporrak bukatuta, aste honetatik aurrera ohiko ordutegian egongo da irekita Zegamako Bele Gazte Gaztelekua.